KOMIKIAREN UNIBERTSOA ETA FANTASIA BERRIZ CBAn

Aza, 2018 irun, CBA, exposición

Abenduaren 11 arte Irunen ikusgai egongo da Patri de Blas eta Alvaro Corcín-en "Fantasia & Ilustrazioa" erakusketa. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearekin izandako elkarlanaren emaitza da.

Juncal Eizaguirre kultura ordezkariak eta Jorge Madejón autoreak ezagutzera eman dute Udaleko Kultura arloaren eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen arteko elkarlanaren ondorioz Irunera ekarri duten erakusketa berria. "Fantasia & Ilustrazioa" erakusketa da, abenduaren 11 arte CBAn ikusi ahal izango dena.

“Aliantza hori 2013an sortu zen, Irunen gure kultur eskaintza garatzeko Kulturako departamentuaren kolaborazio berrien ildoan. Kasu honetan, bereziki zuzendua dago hirian komikiaren presentzia bultzatzera. Beste proiektu arrakastatsuentzat gure hirian zabaltzen dugun leihoa da, bere garaian Ikust Alaian hasi genuena, eta orain CBAn jarraitzen dugu. Hemen, dagoeneko, beste komiki-bilduma interesgarri batzuez gozatu ahal izan dugu”, nabarmendu du Kulturako ordezkariak.

Oraingo honetan, eta Jorge Madejónek eginiko komisariatu lanarekin CBAn egongo den hurrengo erakusketa Patri de Blas eta Alvaro Corcín artisten lanekin osatuko da. Bi egileak, "Musgo", ilustrazio eta diseinu estudio bat, Iruñean dago kokatua eta hortik nahi dituzte apalak bete ilustrazioen liburuez, ipuin eta istorioez, non magia eta fantasia protagonistak izango diren.

Erakusketako ilustrazioen bitartez detektibe munstro txikien munduak erakutsiko dizkigute, "Buscaduendes" eta "Rising for the Throne", haien irudimenetik sortutako fantasiazko beste unibertso batzuetakoak diren beste hainbat ilustrazioez gainera.

Musgo-tik gazteei fantasia hurbiltzea lortzen dute "Pequeños detectives de monstruos" (Nosolorol editoriala) bezalako obrekin, 3 urtetik aurrerako haurrentzat rol jolasak direlarik, non pistak bilatu behar dituzten arazoak sortzen ari den munstroa aurkitzeko; modu ludiko batean beldurrak gainditzen eta emozioak kudeatzen laguntzen duen jolasa da. Edo "Los Buscaduendes" (Nosolorol), non parte hartzaileek interpretatzen dituzten bi erreinuen artean, sorginen eta magoen erreinuen artean bizi diren haur batzuk, behar dutenei lagunduz eta izaki magikoen arteko misterioak konponduz.

"Rising for the Throne" (Txarli Factori) dado eta karten joko bat da, non jokalariak lehian aritzen diren gainontzeko klanek baino lehen tronua lortu ahal izateko. Musgo-k diseinatu eta ilustratu du material grafiko guztia eta zaldunak, gerlariak, basapiztiak eta dragoiak bezalako pertsonaiak irudikatu dituzte.

Zinema eta bizikleta

Beste erakundeekiko kolaborazioez hitz egitean Juncal Eizaguirre Kulturako ordezkariak unea aprobetxatu du CBAn hil honetan egongo diren edukien berri emateko. Azaroak 26, astelehenetik aurrera, Bartzelonako Rueda zine Jaialdiaren eskutik hainbat film proiektatuko dira.

Juncal Eizaguirrek gogoratzen zuen, aurten, 2018an, jada 200 urte bete dituen asmakari horren inguruan ibiliko dela CBAko jarduna, alegia, bizikletaren inguruan. "Erakusketa, zinema, hitzaldiren bat eta abar programatu dugu eta aliatuak bilatzen ari garela entusiasta talde batekin aurkitu da CBA, Bartzelonan dagoeneko duela lau urte bizikletaren inguruan jaialdi bat antolatzen hasi baitziren". Jaialdiak "Rueda" izena du eta bere jarduna zinemaren inguruan garatzen du baina ekintzak eta interesguneak zabaltzen ari da.

Rueda, Bartzelonako Zinema Ziklistaren Nazioarteko Jaialdia, bizikleta protagonista duen zinema lehiakorraren lehen jaialdia da. Zumzeig zine aretoa da egoitza nagusia. Orain Irunen "leiho" bat zabaltzen da, lehenengo esperientzia honetan oinarrituta, hemendik aurrera edizio gehiago izan ditzan.

Rueda Jaialdia, Irunen, azaroaren 26tik, astelehena, 30era, ostirala, bitartean egingo da CBAko balio anitzeko aretoan, egunero, 19:00etan. Metraje labur eta luzeko filmak txandatzen joango dira gai desberdinekin, baina elkarrekin komunean dutena bizikleta gaia da eta produkzioaren kalitate handia. Sarrera doakoa da.

Honako hau da programa:

Astelehena 26: "Rising from ashes", 19:00h.

Asteartea 27: "Wallas on velo" (19:00h.); "Farfalla" (19:30h.); "Hombre eléctrico" (20:05h.).

Asteazkena 28: "Cyclopèdes" (19:00h.); "Okhwan's Mision imposible" (19:05h.)

Osteguna 29: "Wonderful losers" (19:00h.)

Ostirala 30: "The bikes of wrath" (19:00h.)


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika