Urt, 2019 Hondarribia, Oreina, zinea
Larunbat honetan, urtarrilaren 12a, Koldo Almandozen "Oreina" pelikula proiektatuko da 20:00etan Itsas Etxean. Sarrerak 4 euro balio ditu eta dagoeneko Arma Plaza kultur gunean eskuratu daitezke, baita Interneten ere.
Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen pelikula, Zuzendari Berriak atalean eta Euskal Zinemaren Irizar Saria jaso zuen filmak.
Sinopsia
Khalilen istorioa kontatzen du filmak. Industriaguneak, ibaiak eta padurak bat egiten duten hiriko periferian bizi den gazte deserrotua da Khalil. Ahal duen moduan egiten du aurrera, eta ibai ertzeko etxea anaiarekin konpartitzen duen isileko ehiztari zahar batekin pasatzen ditu egunak. Paduraren uhertzean, mareek, maitasunaren eta desamodioaren, kidetasunaren eta mendekuaren denbora markatzen dute.