"KOADERNOA ZURI" LARUNBATEAN AMAIA KULTUR ZENTROAN

Mai, 2017 teatro, antzerkia, euskara, hika teatroa

Datorren larunbatean, hilak 20, Hika Teatro antzerki taldeak euskaraz egindako ‘Koadernoa Zuri’ espektakulua aurkeztuko dute. Irungo Amaia Kultur Zentroan izango da, 20:00etatik aurrera.

SINOPSIA:

Begoña eta Arrate ahizpak dira. Ama hil berria dute eta hogei urteren ondoren jaiotetxean egingo dute topo, ustekabean.

Begoña Afrikan bizi izan da urte askoz. Amarengandik ihesi joan zen. Ekaitz-egun beldurgarri batez, aborto baten ondorioz, bizia hankartetik zihoakiola konturatu zenean.

Arrate, aldiz, etxean geratu zen amaren itzalean. Lanbidez, famili medikua da eta itxura batez bizimodu zoriontsua dauka. Ezkonduta dago eta bi alaben ama da.

Bi ahizpak aurrez aurre elkartzeak elkarri kontuak eskatzeko balioko die. Ezer gutxi dakite amak batengan eta bestearengan utzitako arrastoez. Nahikoa lan izan du bakoitzak bere bizitza eraikitzen. Nahikoa lan bizitzen.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika