KATALUNIAKO RUNBA IZANGO DA EKAINAREN 1EAN PROTAGONISTA HONDARRIBIAN

Mai, 2019 Hondarribia, Itsas Etxea

AMUA festibala bigarren aldiz dator ekainaren 1ean Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumera. Lehena duela aste gutxi izan zen, Elvis Presley gogoratzeko erabili zelarik.

“AMUAren bigarren hitzordu hau Kataluniako runbari eskainiko zaio, musika mota eta kultur fenomeno gisa” esan du Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak. “Orain arteko AMUA jaialdiaren edizioak ikusita, kalitatea eta sormena ez dira faltako ekainaren 1ean. Hiritarrei eta bisitariei gonbitea luzatu nahi diet bertan parte hartzera”.

“Runba katalana Bartzelonako kaleetan jaio zen” esan du Ernesto Toledo antolatzaileak. “Cera auzo, Gràcia eta Hostafrancseko ijitoek sortu eta zabaldu zuten 50.eko hamarkadan. Oso azkar eta arrazoirik gabe lotu zen Francoren diktadurarekin 70eko hamarkadaren bukaera arte eta Bartzelona 92ko joko olinpikoak ixteko zeremonia arte ez zen berriro indarrez piztu. Gaur egun, Kataluniako runba osasun onez dabil, gaztelaniaz nahiz katalanez kantatzen duten talde askorekin. Musika mota honek bira eman dio munduari eta aldarrikatua izatea merezi du”.

“Baina, Kataluniako runba azaleran ikusten dena baino askoz gehiago da. Horregatik, Kataluniako runbari buruz Amuaren programazio bereziak musika mota hau ikus-entzuleengana hurbildu nahi du formatu desberdinetan, sakondu eta bere historia zabaltzeko. Horrela, ekainaren 1ean zenbait jarduera aurreikusita ditugu: “Gufirekin” elkarrizketa, gaiari buruz adituenetakoa; Gràcia auzoko betiko runba katalaneko talde hoberenetako baten kontzertua; DJren saioak, eta Pereti buruzko dokumentala, Paloma Zapata zuzendariak aurkeztua” gehitu du Toledok.

Egitaraua honakoa izango da,ekainaren 1ean:

17:00 AMUAren aurkezpena Kataluniako Runbari buruz.

17:15 Jose Manuel Gomez Gufirekin runbari buruzko elkarrizketak.

17:40 “Yo soy la rumba” dokumentalaren aurkezpena Paloma Zapata zuzendariak aurkeztua.

18: 00 “Yo soy la rumba” pelikularen emanaldia, Paloma Zapata, 2018, 90 min

20:00 Arrels de Gràcia (Barcelona) taldearekin runba kontzertua.

22:30 DJ Gufiren Saioa UXOA tabernan.

23:30 Fonki Cheff DJ Saioa UXOA tabernan.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika