KALE ANTZERKIA OSTEGUNEAN ‘DIOSES Y MONSTRUOS’ OBRAREKIN KASINO ZAHARREKO LORATEGIETAN

Uzt, 2020

Hondarribiko Kasino Zaharreko lorategietan, ostegun honetan 20:00etan ‘Dioses y monstruos’ kale antzerkia ikus ahal izango da. Bertara joateko ezinbestekoa izango da gonbidapena jasotzea Arma Plazan, edota Kutxabank-en. Musukoa nahitaezkoa izango da.

La Escalera de Tijera eta Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren arteko zirku-antzerkiaren ikuskizuna dugu ostegunekoa.

Bertan, Extremadurako eszenako artista nabarmenenak bildu dira, inprobisaziorako eta publikoarekiko interakziorako espazioarekin.

Proposamen berritzaile honek kaleko publikoa harritu eta liluratu egiten du emanaldi bakoitzean, oso kritika positiboak lortu dituelarik.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika