Kale antzerkia igandean «Aire hemendik!» obrarekin

Abu, 2020

Bea Larrañaga protagonista eta Ana Perez zuzendari dituen Intujai Teatroa taldeak aurkeztuta, Kasino Zaharreko lorategietan ‘Aire hemendik!’ ikuskizuna izango da ikusgai igandean, 20:30ean.

Bertara joateko ezinbestekoa izango da gonbidapena Arma Plazan edo kutxabank.es webgunean kentzea. Musukoa nahitaezkoa izango da.

Benetako emakume bat, txunditua eta beldurtia, mudantza handirako prestatzen ari da. Atalasea gurutzatu eta haize freskoa hartzera irten, hori da bere aukera.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika