‘JULIETAS, ROMEO CIRCO’ ANTZEZLANA IGANDEAN ITSAS ETXEA AUDITORIUMEAN

Ots, 2019 Hondarribia, antzerkia

Igandean, Itsas Etxea Auditoriumean ‘Julietas, Romeo Circo’ antzezlana izango dugu. 19:30ean izango da, eta sarrerak ohiko bideetatik salgai daude 8 eurotan, 4 euro 18 urtetik beherakoentzat.

Markeliñe Antzerki taldeak literaturako klasiko bat “Romeo eta Julieta” erabiliko du berriro ere, lan berritzailea eta garaikidea aurkezteko. Komediatik dramara doan ibilbidea, gaztetasunetik heldutasunera doan bidaia, zirkuaren eta antzerkiaren lengoaiaren bitartez.

Romeo eta Julieta narratzaileak airera botatzen dituen bi kapela dira. Hori da agertokian dauden bost antzezleek ikus-entzuleari bi kapela horien istorioa abian jartzen duen puntua. Trapezioak, oihalak, uztaiak eta malabarrak maitasunaren, pasioaren eta bizitzaren ahultasunaren konpasean mugituko dira.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika