HONDARRIBIA MARRAZTEKO EGUNA, LARUNBATEAN

Mai, 2017 Creacity, marrazkiak, Hondarribia

CREACITY proiektuaren barruan Hondarribiko Udalak zenbait jarduera antolatzen ditu izen handiko 6 marrazkilariren marrazkietan oinarrituta. Larunbata honetarako Hondarribia marrazteko eguna antolatu da. Gogoratu behar da marrazkilariek Baiona, Pamplona-Iruñea eta Hondarribia hiriak bisitatu zituztela pasa den urteko urrian.

Jarduera horiek honakoak dira:

Marrazki erakusketa: 6 marrazkilariek hiru hirietan egindako marrazkien erakusketa, ARMA PLAZAn. 2. Solairuan, maiatzaren 27tik ekainaren 4a arte.

Marrazki tailerra Inma Serrano eta Luis Ruízen eskutik Larunbata, maiatzaren 27a. 10:00etatik 13:30era; helduentzat bakarrik, gehienez ere 30 izen-emate. Ez da aldez aurreko ezagutzarik behar.

Hondarribia marrazteko ibilaldia, Inma Serrano eta Luis Ruízen eskutik Larunbata, maiatzak 27, 16:30etik, 17:00etara, helduak, eta haurrak helduekin etorriz gero. Izen-emate kopurua mugarik gabe.

Hitzordua ARMA PLAZAn izango da, larunbatean hilak 27, eta izen-emateak Udaleko BAZ zerbitzuan egin behar dira, 943111213 telefonora deituta, edo korreo bidez: udala@hondarraibia.eus

Bertaratzen direnek, haien margo-materiala eraman beharko dute: A5 Koadernoa (150 gr-ko granajea gutxienez), arkatza, errotuladorea eta akuarelak. Bi jarduerak dohainik dira. Datozen hilabeteetan jarduera horiek Pamplona-Iruñea eta Baionan ere egingo dira.

Proiektuaren funtsa zera da, gotor ondarea duten hiru hirien gotorlekuetan oinarritutako produktu turistiko eta kulturala sortzea, Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 14-20) Mugaz gaindiko Lankidetza Programaren esparruan.

Artista kontrastatuak

Inma Serrano, Lizentziatua Arte Ederretan Sevillako Unibertsitatean, formazio artistikoan aritzen da, eta marrazkiari buruzko tailerrak eta klaseak ematen ditu. Bere marrazki eta erreportaje grafikoekin liburuetan eta prentsa idatzian kolaboratu du. Kaleko marrazkian interesa du, eta hiriko eta bertako jendearen eguneroko bizimodua islatzea du gustuko. Bere egunkari grafikoak Europan zehar bidaiatu dute, eta erakusketetan egon dira, besteak beste Italian, Frantzian, Portugalen edo Ingalaterran  

Luis Ruiz, Malagakoa, doktore arkitektoa Sevillako Unibertsitatearen bidez. Ikertzailea eta zutabegilea, baina gehienbat marrazkilaria: Inguruan duena, beti poltsikoan daraman libretaren bidez begiratzen du.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika