Jesús María Cormánen erakusketarako ikustaldi gidatua, Menchu Gal Aretoan

Urt, 2021

Otsailaren 5ean, ostirala, Jesus Maria Cormanen "Salvajeza" erakusketarako ikustaldi gidatua egingo da Menchu Gal Aretoan. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta Helena Elbusto erakusketaren komisarioak gidatuko du, artista bera lagun duela.

Ikustaldian parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, cultura@irun.org helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo 943 50 54 08 telefono zenbakira deituz. Ikustaldiaren kalitatea eta segurtasun-arauak betetzen direla bermatzeko, gehienez ere lau lagunek parte hartu ahal izango dute.

Gogoan izan behar da Irungo Menchu Gal Erakusketa Aretoan abenduaren 18tik Jesús María Cormánen "Salvajeza" erakusketa dagoela, formatu handiko oihalen gainean egindako margolan batzuez osatua. Margolan horiek natura hutsak duen berezko hizkuntzara hurbiltzen gaituzte, bere barne-hizkuntzara, basatia denak berez duen edertasunera. Azken bi ideia horiek -edertasuna eta basatia- (gaztelaniaz, "belleza" eta "salvaje") bat eginda sortu zen erakusketaren izenburua. Erakusketa 2021eko otsailaren 21era arte bisitatu ahal izango da, Menchu Gal aretoko ohiko ordutegian:

- Ostiraletan eta larunbatetan, 18:00etatik 21:00etara

- Igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika