JAVIER UGARTE ZENAREN INGURUKO ERAKUSKETA ARMA PLAZAN

Uzt, 2019 Hondarribia, exposicion

Datorren abuztuak 4 arte irekita dago ARMA PLAZAn ‘Javier Ugarte y Pagés eta Hondarribiko hiria (1852-1919)’ aldi baterako erakusketa.

Aukera ezin hobea da Javier Ugarte y Pagesen irudira hurbiltzeko, izan zituen karrera profesional eta literatur ibilbide zabala ezagutzeko, bai eta Hondarribiko hiriarekiko izan zituen inplikazioaren eta zaletasunaren berri izateko ere.

XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, politikari honen kudeaketa funtsezkoa izan bazen ere Hondarribiko hiriaren hirigintza garapenerako, Javier Ugarteren irudia egiaz ez da ezaguna, nahiz eta kale bat izan bere izenean, bere irudia ageri duen eskulturaren inguruan diseinaturiko lorategiekin, eta nahiz eta Hondarribiko parrokia elizako kriptan hilobiratua egon.

Erakusketa abuztuak 4 arte ARMA PLAZA Kultur eta Turismo Informazio guneko bigarren solairuan jendeari irekita dago. Astelehenetik igandera 9:30etik 19:30era irekitzen da.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika