JAVIER AGUIRRE ERAUSO IRUNDARRAK ARGAZKI ONENAREN GOYA SARIA IRABAZI DU “HANDIA” FILMAGATIK

Ots, 2018 Irun, Javier Aguirre Erauso, Goya, Handia

Javier Agirre Erauso irundarrak argazki zuzendaritza onenaren goya saria irabazi du “Handia” filmagatik, zeinak 10 sari lortu baitu, eta hori dela eta Goya sarien historian sari gehien lortu duen hirugarren filma baita.

Javier Zarautzen bizi da gaur egun, baina badakigu Irungo Dunboa ikastetxean ikasi zuela eta Bidasoa Institutuan ere egin zituela ikasketak, eta geroago, Andoaingo Irudi eta Soinu Eskolatik pasa zela, eta han jabetu zela zinearekin duen grinaz.

Filmografia zabal-zabala du eta hain ezagunak diren izenburuek osatzen dute. Hona horietako batzuk: “Amama”, “Loreak”, “Cólera”, “El método Arrieta” eta abar. Zorionak, Javier hain merezia duzun sari horrengatik.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika