JAMES JOYCE-REN ‘DUBLINDARRAK’ MAISU LANA IGANDEAN ITSAS ETXEA AUDITORIUM-EAN

Urt, 2018 Hondarribia, antzerkia, Dublindarrak, Itsas Etxea

Asteazkenetik ostiralera Bilboko Arriaga Antzokian estreinatu ondoren, Hondarribira etorriko da igandean

Igandean Auditoriumean ‘Dublindarrak’ antzezlana izango da euskaraz. James Joyceren maisu lana da, oso gutxitan egokitua antzerkira, nahiz eta Literatura Unibertsaleko testu onenetariko bat den.

Sarrerak 8 eurotan daude (5 eurotan 18 urtetik beherakoentzat) ARMA PLAZAn larunbata arte https://tickets.kutxabank.es/ES/ eta igandean bertan Auditoriumean hasi baino bi ordu lehenago.

Bilbon bihar estreinatu ondoren, Hondarribira etorriko da, eta otsailean Donostian eta Iruñean ere ikus ahal izango da.

Berez James Joyce-ren 1914ko ‘Dubliners’ kontakizunen liburuan oinarritutako egokitzapena da, bereziki bere azken ipuinean oinarritutakoa: ‘Hildakoak’ ipuinean. Egile irlandarrak, XX. mendeko literatura unibertsaleko erreferenteetako bat denak, misterio berezi batez inguratu zuen maisu lan hau, bitxia bada ere agertokietara oso gutxitan eraman izan dena.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika