JAIZKIBELEKO IV. ETA IV. TORREOIEN ZAHARBERRITZEAZ ARIKO DA OTSAILEKO EZAGUTU ZURE HIRIA

Ots, 2020

Bertan dugu berriz ere “Ezagutu zure hiria’ ekimena, ARMA PLAZA Fundazioaren eskutik. Otsaileko ekitaldia 28 eta 29an izango da.

Aritz Díez Oronoz arkitektu hondarribiarraren eskutik Jaizkibel mendiko IV. eta V. dorreen zaharberritze proiektuaren berri jakin ahal izango dugu.

Díez Oronoz Donostiko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan ikasitako Arkitektoa da eta Ondarearen Zaharberrikuntzako master bat dauka.

Gaur egun Donostiako Arkitektura GETan proiektuetako irakaslea da. Imanol Iparraguirre Barberorekin batera ‘Oronoz & Iparraguirre’ arkitektura-bulegoa osatzen du.

Elkarlanean, besteak beste, Richard H. Driehaus Arkitektura Lehiaketan lehengo saria jaso dute birritan, 2017 eta 2018 urteetan hurrenez hurren.

Dorreen eraikitze kontestuaren xehetasunak, gaur egun duten kontserbazio egoera eta egindako proiektuaren esku-hartze irizpideak azalduko dira zaharberrikuntza proiektuan hartutako erabakiak ulertarazteko.

Larunbata 29an goizeko 11:00etan, bisita gidatua egingo da, eta autobusa San Juan de Diosetik irtengo da. Ezinbestekoa izango da erreserba egitea.

Informazio gehiagorako 943643677 edo 943644623 / armaplaza@armaplaza.eus.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika