JAITZUBIAKO PADURETATIK IBILBIDEAK SEGURTASUNEZ EGITEKO GOMENDIOAK EGIN DITU UDALAK

Mai, 2020

Hondarribiko Udalak hainbat trafiko aldaketa egin ditu hiriko hiru gune jakinetan, oinezkoa lehenetsiz gizarte eta segurtasun-distantziak mantendu daitezen, COVID-19 krisiak eragindako alarma-egoerak irauten duen bitartean.

“Pasa den astean, Kosta, Ramon Iribarren eta Bentako eremuan lehen aldaketak egin ziren, asteburu honetan berriz errepikatuko direnak” esan du Juan Luis Silanes, Ingurumen zinegotziak.

Hortaz gain, Jaitzubiako paduretako ibilaldia gomendatuko dugu. Hondarribitik ateratzeko zentzuan joanda Amute, Bekoerrota eta Jaitzubiatik izango litzateke, eta bidegorri berritik Amutera itzultzea.

Irundik datozenak bidegorritik joango lirateke eta Amutetik itzuliko lirateke. Gomendioak kontuan hartzen du Bekoerrotatik Jaitzubiarako bideak ez duela bi noranzkoetarako ematen. Ez dugu behartzen baina bai gomendatzen, segurtasun distantziak mantentzeko” amaitu du Silanesek.

Bidean kartelak ipiniko dira ibilbideak azaltzen eta gomendioak zeintzuk diren azaltzen.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika