JAIETAN HAURRAK EZ GALTZEKO NEURRIAK

Eka, 2018 Irun, programa de fiestas, actividades

Irungo Udaltzaingoak jakinarazi duenez, aurreko urteetan bezala, jaietan haurrak identifikatzeko eskumuturrekoak banatuko ditu Babes Zibileko zerbitzuak. Ekainaren 22an hasiko da banaketa, ostiralarekin. Nahi duten familiek harremanetarako telefono zenbaki bat idatzi ahalko dute eskumuturrekoetan, eta eskumuturrekoak seme-alabei jarri, galtzen badira errazago lokalizatzeko.

3.000 unitate ere jarriko dira familien eskura, eta Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, CBAn eta Gazteentzako Informazio Bulegoan eskuratu ahalko dira.  

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika