JAI NAGUSIETAKO EGITARAUA AURKEZTU DU HONDARRIBIKO UDALAK

Abu, 2018 Hondarribia, programa de fiestas, fiestas, 2018

2018ko Hondarribiko Jai Nagusietako egitarauaren berri eman dute gaur Udaletxeko Areto Nagusian Juan Luis Silanes Kultura arloko zinegotziak eta Arantxa Berrotaran, Gizarte Zerbitzuetako ordezkariak.

Irailaren 6tik 11ra, 91 jarduera izango dira Hondarribiko kaleetan. Horien artean, haurrei zuzendutako 22, gazteentzako 10, beste 41 denetarikoak eta 17 kirolekin loturikoak. 282.032 euroko aurrekontua du aurtengo egitarauak.

Webguneko atal honetan, festetako egitarau zehatza lortu dezakezu eta baita informazio praktikoa ere.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika