IZAROREN BIRA IRUNDIK PASAKO DA HILABETE HONETAN

Urr, 2018 Irun, Izaro, concierto

Kultura agendaren programazioaren barruan eta Irun Zuzenean plataformaren babesean, Amaia Kultur Zentroan izango da urriaren 14an izango da Izaroren kontzertua, kontuan izanik egungo musikaren panoramaren euskal artista ezagunenetako bat dela. Mexikon eman ditu hainbat kontzertu eta orain "Eason" izeneko diskoa aurkezten ari da, eta bere birako hamaika hitzorduetako bat da Irungoa.

Kontzertuak 80-90 bat minutuko iraupena izango du eta sarrerak salgai daude dagoeneko 7,55 euroan, www.irun.org/entradas web orrian edo ohiko tokietan: Luis Marianoko Turismo-bulegoan, eta Amaia KZko leihatiletan, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik.

Izaro

Izaro Andres Zelaieta 1993ko gabonzahar egunean jaio zen Mallabian. Urte betez Fisikako ikasketetan proba egin ondoren, komunikazioko Gradua ikasi zuen Donostian eta ordutik bertan bizi da.

2014an hasi zuen bere ibilbide musikala Paradise kantuarekin, eta 2016an 'Om' izeneko bere lehen diskoa kaleratu zuen. Ordutik oholtza gainera igotzen da Izaro izenpean. Iker Lauroba, Oriol Flores Arisa, Julen Barandiaran Blanco eta Garazi Esnaola Balerdi dira Izarorekin lanean diharduten musikariak. (www.izaromusika.com)


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika