HONDARRIBIKO KIROL PORTUAN ITSAS MARKET

Uzt, 2017 Itsas Market, Hondarribia, Brandari, tailerrak, kontzertuak

Datorren asteburuan, uztailak 7,8 eta 9, Hondarribiko kirol portuan Itsas Market izeneko ekitaldia ospatuko da bere bigarren edizioan, Euskadiko Kirol Portuak (EKP) eta Brandariren eskutik.

Ekitaldi honek aisialdi jasangarria, artea, bertako kontsumoa eta Uretako kirolak gehi jenero berdintasuna sustatzen du. Horretarako: musika, birziklapen tailerrak, artisau eta diseinu azoka, aurpegi margoketa, bela bataioak, Lamiak emakume estropada, DJ'ak eta kontzertuak edukiko ditugu.

Aurten ekimen honek adin guztietako jarduerak edukiko ditu: Ostiral eta larunbatena gaueko 20etatik aurrera musika edukiko dugu. Igande arratsaldean berriz, Bör Bör Irratiko Dj'ak edukiko ditugu zuzenean kirol portutik.

Hondarribiko Itsaskari baitaren eskutik ( Club náutico Hondarribia) ate irekien jardunaldiak edukiko ditugu larunbatean goizeko 11etatik 17tara, bela bataioak edo belaontzi irteerak dohainik Laser, Catamaran Hobbie Cat eta Raquero belaontzietan. Igandean eguerdiko 12tan Lamiak emakume bela estropada eta probak ondoren Marmitako batez gozatuko dugu.

Haurrentzako hainbat aktibitate edukiko ditugu : ostiral arratsalde eta igande goizean Aurpegi margoketa eta Eskulan tailerrak astebukaeran zehar. Horretarako, ur kirolekin zerikusia duten Central Surf bertako empresak eta Aquaman Apnea klubak dauzkaten materialen hondakinak erabiliko dira Birziklapen Tailerretan eta Neopreno puskatuekin gaztetxoek karterak, zorroak eta hainbat osagarri egiteko aukera edukiko dute Hondakinak Birziklatzen tailerrean.

Bestalde,bertako Santa Maria Madalena Tailerrak Itsasoarekin lotura duten eskulan tailerrak eskeiniko dituzte: Kaio bat sortu birziklatutako kartoiarekin eta itsas elementuekin egindako Irlatxo bat.

Artistak, diseinatzaileak, artisauak eta bertako markak edukiko ditugu Artisau Azokan: Surailur moda jasangarria, La Fabrika jostailu sortzaileekin, Jaboncity kosmetika naturalarekin, Masai Kora estanpatu etnikoak, Ariannaren Haria makrame bitxiekin, Elvira Barceló diseinatzailearen Ilerako osagarriak, Gingko tailerra vintage, Vicente Atienzaren larruzko gerrikoak eta hainbat produktu gehiago.

Egitaraua

Ostirala, uztailak 7

18.00- Itsas Market Hasiera.

19.00- Aurpegi margoketa ekologikoa.

20.00- Musika eta kontzertua..

Larunbata, uztailak 8

11.00-Itsas Market Hasiera.

11.00-17.00- Ate ireki jardunaldiak eta Bela Bataioak( Club Náutico)

12.00- Eskulan tailerra: Kaioa.

18.00- Itsasoko hondakinak Birziklatzen tailerra.

20.00-Musika eta kontzertua.

Igandea, uztailak 9

11.00-Itsas Market Hasiera.

12.00- Aurpegi margoketa Itsas Pertsonaiekin.

18.00- Eskulan tailerra: Irlatxoa.

18.00-21.00 Bör Bör Irrati DJ saioa.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika