IRUNGO UDALAK JOSÉ ANTONIO LOIDI EUSKARAZKO IKERKETA BEKARAKO DEIALDIA EGIN DU

Eka, 2018

Irungo Udalak Jose Antonio LOIDI ikerketa bekaren 14. edizioa deitu du.

"Beka honek omenaldi bat izan nahi du, alde batetik, adopzioz eta bihotzez bidasotarra zen Jose Antonio Loidi ospetsuarentzat, orain ia hemeretzi urte gure artetik joan zena, eta, bestetik, euskarazko ikerketa suspertu eta bultzatu nahi ditu hainbat esparrutan: antropologia, filologia, toponimia, literatura, osasun publikoa, hidrologia eta botanika", azaldu du Mónica Martinek, Euskara arloko ordezkaria.

BEKAREN EZAUGARRIAK

Ikerketa esparruak: antropologia, filologia, toponimia, literatura, osasun publikoa, hidrologia eta botanika.

Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz egingo dira.

Bekaren iraupena: 12 hilabete.

Bekaren diruzenbatekoa: 9.000 euro (gordinak).

Ikerketa-lana originala eta argitaratu gabea.

ESKATZAILEAK/ONURADUNAK

• Norbanakoek edo taldeek eska dezakete beka.

• Unibertsitatean graduatuak eta EGA agiria edo baliokideak.

• Aurkezteko epea: 2018ko urriaren 5era arte (hau barne).

• Oinarriak, informazioa eta eskaera-orri eredua www.irun.org/euskara webgunean.

Harreman eta informaziorako helbideak:

IRUNGO UDALA

Euskara Arloa

JOSE ANTONIO LOIDI ikerketa Beka

San Juan Harria plaza 1

20304 IRUN (Gipuzkoa)

euskara@irun.org

Tel. 943 505 272

www.irun.org/euskara edo Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO 2018-04-18, 74 zk.)


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika