IRUNGO UDALAK BAT EGITEN DU "PLANETAREN ORDUA" EKIMENAREKIN

Mar, 2020 Irun, naturaleza

Irungo Udalak, Garapen Iraunkorreko arloaren bidez, iragarri du aurten ere Irungo Udala bat egingo duela "Planetaren ordua" ekimenarekin. Deialdia datorren larunbaterako egin da (martxoak 28), gaueko 20:30etik 21:30era, eraikin publikoetako eta partikularretako argiak itzaltzeko, Klimaren Aldaketaren aurkako borroka posiblea dela ikustarazteko.

Planetaren ordua ez litzateke klimaren aldaketaren aurkako borrokarako kanpaina handiena izango udalerrien eta udalen laguntzarik gabe. Urtero, mundu zabaleko hiriek kanpainarekin ados daudela erakusten dute monumentu eta eraikin garrantzitsuenen argiak itzaliz.

COVID-19 birusarengatik bizitzen ari garen ohiz kanpoko egoera zaila dela eta, dagokion araudiarekin bat etorriz, "WWFk jardunaldi horretarako aurreikusitako kaleko ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki du. Hala ere, 20:30etik 21:30era bitartean Espainiako etxe eta monumentu eta eraikin nagusi guztietako argiak itzaltzeko eskatzen jarraitzen dugu", azaldu du Munduko Natura Funtsak.

Horrela, Irungo Udalak Udaletxeko, Menchu Gal Museoko eta San Martzial elizako argiztapena itzaliko du hilaren 28an (larunbatean) 20:30etik 21:30era eta ekimen horrekin bat egiteko gonbidapena egiten die irundarrei.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika