IRUNGO OIASSO MUSEOAK MUSIKA ETA LITERATURA DAKARKIGU OTSAILEAN

Urt, 2019 Irun, Museo Oiasso

Oiasso Erromatar Museoak baditu jada herritarrentzat zabaldurik aldizka antolatzen dituen jarduera osagarrien arteko hurrengo proposamenen datak. Duela gutxi, adibidez, kultura sustatzeko programa horri esker Oiasson –Kaia aretoa beterik– Adriano Mr. Lobster artistaren eskutik zerra musikalaren emankizun aparta eta bereziaz gozatzeko aukera izan zen.

'Musika Museoan' zikloaren barruan dagoen kontzertu horren ondoren Musika Kontserbatorioko profesional mailako ikasleek emankizuna izango da otsailaren 1ean. Hitzorduak 19:30ean izango du hasiera, Oiassori bere ateak akustikoan egiten diren formatu txikiko kontzertuetara ateak zabaltzeko aukera ematen dion ekimen honen barruan.

Honako hau izango da programa: (Sarrera doan izango da).

Programa

-          Andante, S. KOUSSEVITZKYrena  - Javier Echepare (kontrabaxua)

-          Vocalise, S. RACHMANINOVena - Ana Casas (biolina)

-          Kontzertua Do M-ean, F.J. HAYDNena (1. Mug.) - Uxue Villoria (oboe)

-          Chant lontain, E. BOZZArena - Joseba Alberdi (tronpa)

-          Tableaux de Provence, P. MAURICEna - Unai Uriarte (saxofoia)

-          Kontzertua, Sol M-ean, M. BRUCHena (1. Mug.) ? Issey Martínez (biolina)

-          Rondo, Re M-ean, W. A. MOZARTena - Naroa Zuazua (flauta)

-          Introducción & Rondo caprichoso, C. SAINT SAËNSena - Maite Mancisidor (biolina)

 

Pianoa: BORJA RUBIÑOS

 

Literatura tertulia, 26an

Literaturak ere badu bere tartea Oiassoko otsaileko programazioan. CBArekin lankidetzan hurrengo tertuliareko aukeratutako lana "Julio César" da, Shakespearena. Otsailaren 26an gauzatuko da topaketa hori, 19:30ean hasita eta Mertxe Tranche ikertzaileak dinamizatuta.

Jarduera horrekin bat egiteko, interesdun guztiek museora joanez edo 943 63 93 53 telefonora deituz eman dezkete izena. Esan behar da tertulian parte hartu ahal izateko beharrezkoa dela obra irakurria izatea. Izen-emateak 2 euro balio du, eta prezioan sartta daude kafea eta pastak. Toki-kopuru mugatua.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika