Irungo kiroldegiak motorrak berotzen ari dira berriro lanean hasteko

Eka, 2020

Alarma Estatuaren adierazpena zela eta ateak itxi behar izan zituzten hiriko beste instalazio eta zerbitzu batzuek bezala, hiriko kiroldegiak beren jarduerara itzultzeko prestatzen ari dira, deseskalatzearen faseak kontuan hartuta eta normaltasun berriak une bakoitzerako eskatzen dituen neurrien zain.

Artaleku eta Azken Portu pixkanaka irekiko dira; hau da, lehenik espazio batzuk irekiko dira eta, ondoren, besteak irekiko dira. Ekainaren 10ean, asteazkenean, fitness gelak eta fisioterapia-zerbitzua jarrik dira martxan bi kiroldegietan, baina beti aldez aurreko hitzorduarekin.

Edukiera mugatua izango da; beraz, interesa duten pertsona guztiek ordua erreserbatu beharko dute Timp gailu mugikorretarako aplikazioaren bidez. Appa deskargatu ondoren, kontu bat sortu beharko da eta harpidetutako pertsonak bertatik kudeatu ditzake bere erretserbak. Aplikazioak aukera ematen du, erabiltzailek nahi duen orduan plaza beteta baldin badago, itxaron-zerrendan izena emateko. Aplikazioak erabiltzaileari abisatuko dio plazaren bat libre geratu bada eta berak erabili nahi duen galdetuko dio. Harpidedunak larunbatean jasoko dute appa deskargatzeko eta ongi-etorria ematen duen mezu elektronikoa eta erretserbak egiten has daiteke, fitness gelarako.

Aplikazio hau erabiltzea gomendatzen da, baina bertara sartu ezin dutenentzat, instalazioetako harremanetan jartzeko honakoak dira telefono-zenbakiak: Artaleku 943 505757 eta Azken Portu 943 505780

Kiroldegietako egutegian markatutako hurrengo data, ekainaren 15a izango da, astelehena. Ekainaren 15ean Azken Portuko igerilekuak irekiko dira, edukiera mugatuarekin eta aldez aurretiko hitzorduarekin. Gimanasioan bezala, igerilekuetarako mugikorreko aplikazioaren bidez egingo dira erretserbak, datorren astetik aurrera. Eguneko erretserba bakarra egin daiteke, igerilekurako edo gimnasiorako.

Artalekuko igerilekuek pixka bat gehiago itxaron beharko dute (oraindik zehaztu gabe dago eguna) ateak irekitzeko, orain arte egin ezin izan diren obra batzuk egiten ari baitira. Artaleku eta Azken Portuko spa, sauna eta beste guneak ez dira oraingoz irekiko.

Arauak eta gomendioak

Instalazioetara iristean, espazioak erabiltzeko denbora mugatua egongo da (ordu eta laurden gimnasioetan, eta 45 minutu igerilekuetan), eta txanda bakoitzean garbiketa- eta desinfekzio-lanak indartuko dira.

Erabiltzaileek eskuragarri izango dute gel hidroalkoholikoa sarreran. Bakoitzak bere toalla eraman beharko du, pertsonen arteko bi metroko distantzia errespetatu beharko da, eta derrigorrezkoa izango da instalazioaren barruan maskara erabiltzea joan-etorrian; hau da, makinetan ez, baina korridoreetan eta kiroldegiko gainerako joan-etorrietan maskara erabili beharko da. Kiroldegira kirol-arroparekin joatea gomendatzen da, aldagelek edukiera txikia izango dutelako eta dutxak ezingo direlako erabili. Erabiltzeko arauak eta gomendioak Irunkirol web orrian egongo dira eskuragarri. Ordutegiak ohikoak izango dira. Ekainaren amaiera arte, uda indarrean sartzen den arte, ordutegia honakoa da:

Artaleku:

Astegunetan, astelehenetik ostiralera: 7:00-22:00;

larunbatetan 7:00-21:00,

igande eta jaiegunetan, 9:00-14:00

Azken Portu:

Astegunetan, astelehenetik ostiralera: 7:00-22:00;

larunbatetan 8:00-22:00,

igande eta jaiegunetan, 9:00-14:00

Abonamenduak

Ordainketei dagokionez, ordainketa hiru hilean behin egiten denez, honako hau jakinarazten da:

Lehen hiruhilekotik (urtarrila, otsaila, martxoa), abonatutako pertsonei gozatu gabeko kuotaren zati proportzionala itzuliko zaie; hau da, Alarma Estatua zela eta, instalazioak itxita egon ziren martxoko egunei dagokiena.

Bigarren hiruhilekotik (apirila, maiatza eta ekaina), abonatuek ekainaren erdia baino ez dute ordainduko, Azken Portuko gimnasioak eta igerilekua irekita daudenean.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika