IRUNGO INAUTERIAK 2019

Ots, 2019 Irun, agenda, inautreiak, 2018

Asteburu honetan inauterietako jaietarako motorrak berotu dituzte Iñudeek eta Artzainek, eta orain dagoeneko esan ahal dugu aste honetan bete-betean hasiko garela inauteri-jarduera ugarirekin.

Hona hemen ekintzen zerrenda:




OTSAILAK 28 (OSTEGUN GIZENA)

• 19:00etan: ZANPANTZAR konpartsa, Gaiteroak, Bidasoako Erraldoiak , Irungo Udal Kontserbatorioko Ikasleak, Auntza Trikitrixa Taldea eta Txingudi Dultzaineroak lagun dituela, Alberto Angueratik irtengo da eta Oiartzun, Hondarribia, Zubiaurre, Geltoki kalea, Colon Ibilbidea zeharkatu ondoren, Zabaltza plazaraino helduko da.

• 19:30ean: ZANPANTZARRA jarriko da Zabaltza plazan, eta ERRALDOIEN BALSA, Bidasoako Erraldoiak eta Musikako Udal Kontserbatorioaren partaidetzarekin.

MARTXOAK 1 (OSTIRAL KAXKARRA)

• 20:00etan: AMAIA KZn, 2018ko INAUTERIETAKO KONPARTSEN AURKEZPENA. Sarrera gonbidapenarekin.

MARTXOAK 2 (INAUTE AURREA)

• 09:00etan: BASERRI GIROKO INAUTERIA. ERAIKI DANTZA TALDEA Bidasoa eta Behobia auzoetan ibiliko da baserriz baserri.

• 09:30ean: BASERRI GIROKO INAUTERIA. IBARLA MEAKA DANTZA TALDEA Meakako baserrietan barrena ibiliko da.

• 10:00etan: BASERRI GIROKO INAUTERIA. TXORIMALOAK SOINU TALDEA Anakan barrena ibiliko da baserriz baserri.

• 12:05ean: Pio XII. Plazatik aterako da EUSKAL-HERRI INAUTERIA, Altsasuko inauteria - Momotxorroak, eta Serapio Mugica, Juan Arana, Luis Mariano, Zabaltza plaza, Colon ibilibidea, Foru Karrika, Kale Nagusia, San Juan plaza, Eliza kalea, Eskoleta kalea, Junkaleko plazatxotik igaro ondoren, Erromes plazan amaituko da. Kemen Dantza Taldeak antolatua da ekitaldi hau.

• 17:00etan: INAUTERIKO DESFILEA. Letxunborro hiribidetik irten eta Urdanibia plazara helduko da, ZANPANTZAR ETA KONPARTSAK lagun izango dituela.

• 20:30ean: San Juan plazako inguruetan MUSIKA ANIMAZIOA Elektro-Txaranga BURRUNBAren eskutik.

• 20:30ean: DISKOFESTA Zabaltza plazan, 23:30era arte.


MARTXOAK 3 (ZALDUN INAUTEA)

• 09:00etan: BASERRI GIROKO INAUTERIA. EGOIPAR MEAKA DANTZA TALDEA Meaka auzoan ibiliko da baserriz baserri.

• 09:00etan: BASERRI GIROKO INAUTERIA. MEAKAKO ADIXKIDEAK DANTZA Taldea Arbesko plazatik irten eta Meaka auzoan barrena ibiliko da.

• 09:00etan: BASERRI GIROKO INAUTERIA. KEMEN DANTZA TALDEA Olaberria auzoan ibiliko da baserriz baserri.

• 17:00etan: INAUTERIKO DESFILE HERRIKOIA. Letxunborro hiribidetik irten eta Urdanibia plazara helduko da, ZANPANTZAR ETA KONPARTSAK lagun izango dituela.

MARTXOAK 5 (ASTEARTE INAUTEA)

• 19:00etan: Zabaltza plazan dantzaldia, Irun Hiria Musika Bandaren eskutik.

• 19:30ean: Zabaltza plazatik SARDINA LURPERATZEKO eta ZANPANTZAR ERRETZEKO komitiba irtengo da eta, Colon Ibilbidea, Foru karrika, Nagusi kaletik igaro ondoren, San Juan plazan amaituko da.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika