IRUNGO HAURTXOKOAK KALERA

Ots, 2018

Lur Maitte apiriletik ekainera bitartean eramango da aurrera, 30 saiotan, haurtxokoen inguruan, eta askotariko jarduerek osatuko dute: jolas libreak, ingurumen tailerren bidezko esplorazioak, heziketa emozionalak, hiri barruko baratzeak eta adierazpen/esplorazio sentsorialak. Haurtxoko bakoitzean, bi txandatan banatuko dira saioak, parte hartzaileen adinaren arabera.

Haurtxoko bakoitzean, haur bakoitzak bere esplorazio motxila izango du: lupa bat, linterna bat, larrialdietarako txilibitu bat, aurkitzen dituen altxorrak gordetzeko poltsa bat, arkatz bat eta libreta bat. Proiektua burutzeko, azken saioa Familia ta Lagun programaren barruko saio batekin batera egingo da; hain zuzen ere, aisia familiartean emateko programa bat da Familia ta Lagun, hilean larunbat batean antolatzen dena. Bada, egun horretan, familiarteko kanpaldi bat egingo da, Aiako Harrian.

Dagoeneko haurtxokoetan izena eman duten 4 urtetik 11 urtera bitarteko haurrentzat da programa hau. Parte hartzeko interesa duten baina haurtxokoetan izena eman ez duten familiek Udalaren webgunean egin dezakete izapidea, kontuan izanda toki kopurua mugatuta dagoela.

Haurtxokoetako ordutegiak

Lapitzeko haurtxokoa (Deskarga k. 17): astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara

Kateko haurtxokoa (Araba k. 46): astelehen, asteazken eta ostiraletan, 16:30etik 19:30era

Palmera-Monteroko haurtxokoa (Loidi Bizkarrondo k. 12): astelehen, asteazken eta ostiraletan, 16:30etik 19:30era

Heike Freire, Irunen

Ekimena aurkezteko, martxoaren 3Aipatutako ekimena aurkezteko, martxoaren 3an, larunbatarekin, haurtzaroan eta hezkuntzaren berrikuntzan aditu Heike Freirek hitzaldi-tailer bat emango du, Ficoban, “Naturaren rola haurren garapen eta ikaskuntzan” izenburukoa, ingurune naturalaren onurak ulertzen sakontzeko tresnak eta bizipen horiek behar bezala osatzeko estrategiak eskaintzeko gurasoei, hezitzaileei, osasun arloko profesionalei eta, oro har, haurrekin lan egiten duten profesionalei.

Badira hogei urte baino gehiago Heike Freirek tailerrak eta hitzaldiak ematen dituela mundu osoan barrena eta gurasoei, profesionalei, eskolei eta erakundeei naturalizazio proiektuak aurrera eramateko aholku ematen diela. Psikologiako eta Filosofiako lizentzia atera zuen, Paris Nanterre Unibertsitatean, eta Frantziako administrazioaren aholkulari izan da, Hezkuntza Iraunkorreko Parisko Institutuan, Ivan Illich eta Paulo Freireren laguntzaile izandakoekin batera. Kazetaria eta idazlea ere bada, eta Cuadernos de pedagogía (Wolters Kluwer) eta Mente sana (RBA) aldizkariak zuzendu ditu. Gainera, ehun artikulu baino gehiago argitaratu ditu, askotariko gaiei buruzkoak: haurrak, natura, artea, teknologia berriak, hiriak, demokrazia eta parte hartzea, espiritualtasuna, helduekiko harremanak, ikasteko zailtasunak eta garapena.

Sarrera doakoa da, baina izena eman beharra dago, Udalaren webgunean sartuta edo 010 zenbakira deituta.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika