IRUNGO 1.500 HAUR BAINO GEHIAGOK DIPLOMA DUTE ETXEAN GERATZEAGATIK

Api, 2020

Konfinamenduko garaiko neurriak ulertzen eta mantentzen gazteenek egiten duten lan handia aitortzeko asmoz, Irungo Udalak diploma bat kaleratu zuen joan den ostiralean, nahi duen orok izen-abizenekin pertsonalizatu eta etxetik deskargatu eta inprimatu ahal izateko. Bi egun pasatxotan 1.672 diploma deskargatu dira. Hau da, erroldaren arabera, hiriko 13 urteko edo gutxiagoko haurren ia laurdena.

Txikienen konfinamendua arindu egin da, neurri batean, joan den igandeaz geroztik hirian paseoak egiteko aukera ematen dien agindu berriaren ondoren. Hala ere, badituzte zenbait murrizketa: Irteera laburrak izan behar dute, gehienez ordubetekoak, eta haurrek heldu batek lagunduta atera behar dute. Gainera, errespetatu egin behar da, gehienez ere, etxetik kilometro bat baino gehiago ez urruntzea.

Zure diploma: hemen

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika