IRUNEN ASTE SANTUAN 2019

Api, 2019 Irun, Aste Santua

Aurreko urteetan bezala, Irunen Aste Santurako duen hiri-eskaintza osatzeko, udalaren baliabide eta zerbitzuek proposamen ugari programatu dituzte gure natur ingurunea eta ondare historiko-kulturala gozatzeko. Ekimen horiek erantzun ona izaten dute beti jendearen aldetik. Hor dira, adibidez, Ama Xantalengo nekropolia bisitatzea, Irugurutzetako labeetarako meatze-trena eta Oiasso Museoko txikienentzako jarduerak, eta baita Lapurriturriko Informazio Zentroa eta Junkaleko Andre Mariaren eliza ere.

Ama Xantalegon nekropolia: apirilaren 19,20, 26, 27

Ama Xantalegon nekropolia apirilaren 19 eta 26an, ostiralarekin, bisitatu daiteke, eta apirilaren 20an eta 27an, larunbatarekin, 11:00etan, pertsona bakoitzeko 5,50 euro ordainduta.

Meatze-trena: apirilaren 18, 21,22,28

Meatze-trena apirilaren 18an, ostegunarekin, irtengo da, eta 21 eta 28an, igandearekin, eta 22an, astelehenarekin. 11:00etan hasiko da jarduera, eta 5,50 euro kostako da pertsona bakoitzeko, meatze eta labeetarako joan-etorria eta bisita barne.

Oiasso Museoan: tailerrak

Oiasso Museoaren barruko jarduerei dagokienez, ohiko mosaiko-tailerra eskaintzen du 6 urtetik gorako umeentzat apirilaren 23an, 11:00etan; ordu eta erdikoak izango dira. 4 euro balioko du pertsona bakoitzeko, eta aukera ematen du mosaikoaren teknika ikasteko eta tesela txiki batzuk erabiliz bat egiteko.

Beste aukera bat "arkeologoaren tailerra" izango da 8 urtetik gorako umeentzat. Jolas hau indusketa-jolas bat da, eta aurkitzen dituzten gauzek esaten dutena ikertu ahal izango dute laborategian. Apirilaren 24an, asteazkenean, izango da hitzordua, 11:00etatik 12:30era. (prezioa: 4 euro, pertsona bakoitzeko).

Azkenik, Oiassoko gynkana itzuli da; 8 urtetik gorako umeentzat pentsatua dagoen jarduera da, eta bertan, museoan barrena ibiliko dira pista-jokoen bidez, ezkutuko mezu bat aurkitzeko. Proposamen hori 25an, ostegunean, egin ahal izango da, eta 4 euro balioko du pertsona bakoitzeko.

Jarudera horietan izena emateko, Oiasso Museora joan behar da. Toki-kopurua mugatua da. Harremanetarako bideak ohikoak dira: 943 63 93 53 telefonoan edo posta elektroniko honetan: actividades.oiasso@irun.org. Museoko www.oiasso.com webean jasota dago informazio guztial.

Lapuriturri: Aiako Harria

Irundik Aiako Harria parke naturalera sartzeko lekuan dago, eta gure natur inguruneko flora eta fauna ezagutzeko informazio-mota oro eta gida eskaintzen ditu. Ohiko ordutegian irekiko da, 10:00etatik 14:00etara bitartean, 18tik (osteguna) 22ra (astelehena).

Junkaleko Andre Mariaren Eliza

- Prozesioko pausuak: apirilaren 8tik, astelehenetik, apirilaren 19ra, ostiral santura. Egunero, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. (2008an, 1.500 bisitari zenbatu ziren).

· Astelehen santuan, apirilaren 15ean, Hitzaldia: Irungo Vera Cruz Kofradia XVI. mendean. Junkaleko Andre Mariaren elizan XVI. mendean izan ziren kofradiek izan zuten garrantziaz hitz egingo da, 1579an Vera Cruz Kofradia sortu zen testuingurua azalduz. (erabaki gabe dago nor izango den hizlaria).


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika