IRUNEK HAINBAT PLAN ESKAINTZEN DITU UDA HIRIAN GOZATZEKO

Uzt, 2019 Irun, Uda,

Iazko lehen proba arrakastatsuaren ondoren, uda honetan berriro iritsikoa da hirian ikustaldi gidatuak antolatzeko ekimena. Uztailaren 6tik abuztuaren 30era, asteazkenero, 11:00etan, eta ostiraletan, 17:00etan, bisitaldiak aterako dira Junkaleko elizatik, eta eliza, Oiassoko erromatar ingurua, Urdanibia plaza, Ama Xantalen eta udaletxea bisitatu ahal izango dira. Bisita gidatuak ordubete iraungo du, eta 2 euro kostako da pertsona bakoitzeko (12 urte arteko umeek, dohainik). Informazio gehiago eta izena emateko: 943 020 732 telefonoa edo www.bidasoaturismo.com weba.

Bisita gidatuen atala osatzeko, beste proposamen ezagunago batzuk ere badaude, uda honetan indarrez itzuli direnak. Adibidez, Oiasso Erromatar Museoak bere ohizko irtenaldiak programatuko ditu udako larunbatetarako (11:00), museotik bertatik irtenda, Ama Xantalenego nekropolia ezagutzeko. Era berean, Irugurutzetako meatzeen historia ezagutu nahi dutenek izena eman ahal izango dute museoa aztarnategi horrekin lotzen duen tren berdearen txangoetarako. Kasu hoentan, uztailean eta abuztuan, irteerak ostegun, ostiral eta larunbatean daude programatuta, 17:00etan. Prezioak: 5,50 euro pertsona bakoitzeko. 6-14 urtekoentzat: 3,85 euro eta 6 urtetik beherakoentzat: doan. Erreserbak Oiasso Museoan: 943 639353.

Bidasoako Interpretazio Zentroa da erreferentziazko beste tokietako bat. Etorbidearen ondoan dago, Bidasoaren ertzean, Hendaiako mugatik metro gutxira. Bertan, erakusketa bat dago inguruko biodibertsitateari buruz, Eurovélo sareari buruz eta Irundik igarotzen den Santiago Bideari buruz. Ordutegi hauetan egoten da irekita: asteartetik ostegunera, 10:00etatik 14:00etara; ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:30etara; eta larunbat eta igandeetan, 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era. (jai- eta zubi-egunetan izan ezik).

Lapurriturri: Aiako Harria

Aiako Harriko Lapurriturri eta haren natur gunearen eskaintza da udan Irunen falta ezin den beste planetariko bat da. Lapurriturriko informazio guneak 10 urtetik gora darama bisitariei parkea ezagutzera ematen eta horretarako, hainbat jarduera egiten dira denboraldi osoan. Instalazioan, bisitari guztiek informazioa jaso dezakete, paperean, eta gidak, berriz, natur parkeari, bost ibilbide tematikoei (elur putzuei, meatzaritzari, ikazkintzari, gerrei eta florari, faunari eta urari) eta inguruko eskaintza turistikoari buruzko azalpenak ematen ditu.

Lapurriturrik hainbat jarduera antolatzen ditu aldizka, hango flora eta fauna ezagutzera emateko.

Irugurutzeta: tiro naturaleko kaltzinazio-labeak

Joan den udan Irungo Udalak Bidasoa Biziriken bidez prestatu zuen App berri bat estreinatuko dela eta Irugurutzetako gune historikoa hobeto ezagutzeko izango dela.

‘IrunBerdea-Irugurutzeta’ izena du App-ak, eta Android gailuetarako prest dago. Jaitsi ondoren, erabiltzaileek nahikoa izango dute beraien mugikorrarekin apuntatzea meatzeetan instalatutako informazio plaketara hainbat eduki kargatzeko, eta haien artean dago errealitate areagotuko materiala, zeinek ibilbidea eta ikustaldia aberastuko duten.

Irugurutzeta- Meazuri meatze-esparrua “San Enrique”ren burdina-ustiatzeko emakidarena da. Azpiegitura garrantzitsuak sortu zituen, eta XIX. mendeko bigarren erdialdean izan zuen garapen handiena, Euskal Herri osoan burdina-meatzeetan booma gertatu zenean. Kantauri kostaldean meatze-barruti garrantzitsuenetako bat izan zen instalazio hau (bederatzi kaltzinazio-labe), eta bigarren Mundu Gerraren amaiera arte erabili zuten. Hainbat ezaugarri berezi ditu Irugurutzetako bateriak: Tiro naturaleko kaltzinazio-labeak dira (sartzen zen aireak hobeto erretzea eragiten zuen), eta mineralarekin nahastuta zetozen karbonatuak kentzeko erabiltzen ziren, beharrezkoa baitzen materialaren pisua arindu eta garraioa merkatzeko.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika