IRUNEK BAT EGIN DU “LIBURUTEGI LIBREAK” PROIEKTUAREKIN

Api, 2019 Irun, lectura

Irungo Udalak bat egin du 'liburutegi libreak’ proiektuarekin. Nazioarteko gertakari bat da beste herri batzuetan dagoeneko ezarri dena, eta kontua da hirian maketa edo beste euskarri batzuk jartzea liburuak bertan uzteko nahi duen orok hartu eta irakurri ditzan.

Ekimen hau dohainik da, eta horretarako, altzari txiki batzuk edo bestelako euskarri batzuk jarriko dira herritarrek erabiltzeko diren liburuekin Irungo erreferentziazko tokietan: parkeetan, kale nagusietan, plazetan, … Hasteko, 'liburutegi libre’ horien apalak udal funtseko liburuekin beteko dira gutako bakoitzak interesatzen zaigun horren ordez beste bat jarri dezagun, horrela ekimena bizirik mantentzeko. Funtsean, irakurtzeko aukera edonork izan dezan sustatu nahi da, eta herritar guztien artean liburuak trukatzea animatu.

Irakurketa errazeko saila

Proiektu hau aktibatzea ahalbidetzen duen beste oinarrietako bat da aukera dagoela irakurketa erraza sustatzeko, hau da, testu egokituko liburuak aukera izan ditzaten irakurtzeko ulermen-zailtasunen bat eduki dezaketenek. Adibidez, hirira iritsi berria izan eta hizkuntza menderatzen ez duen batek edo zuzen irakurtzea galarazten dion mendekotasun-mailaren bat duen batek aukera izango luke hemen liburu egokituak erabiltzeko.

.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika