IRUNEK BAT EGIN DU GIPUZKOA ETA NAFARROA ARTEKO BIZIKLETA IBILALDI GIDATUEKIN

Uzt, 2018 Irun, Baztán, vía verde

Bizikletan ibiltzeko eskaintza berri bat aurkeztu dau GFAko Mugikortasun departamentuak eta Nafarroako Turismo departamentuak. Irun eta Bidasoko bide berdea dira uda honetan, ibilaldi gidatuen bidez gozatzeko aukeratu dituzten ibilbideetako bi.

Bietako bat Doneztebetik ateratzen da eta 36 kilometroko ibilbidea egiten da a Bidasoko bide berdean barrena. Aukeratu duten beste ibilbidea Plazaolako bide berdea da, Andoaindik Leitzaran aldea gurutzatzen duena.

Sei txangok osatzen dute Bidasoko bide berdea bizikletaz gozatzeko eskaintza: uztailaren 14an, larunbatarekin; uztailaren 29an, igandearekin; abuztuaren 29an, asteazkenarekin; irailaren 2an, igandearekin, eta 29an, larubatarekin, eta urriaren 20an, larubatarekin. 15 euro balio du, eta prezio horretan sartzen dira bizikleta eta kaskoa alokatzea, jarduera-asegurua, gidaria eta abiapuntura itzultzeko garraioa. Txangoak hiru ordu eta erdi inguru iraungo du, azalpenak emateko geldialdiak barne. 10:00etan izango dira irteerak, jarduera egiten duen enpresako bulegotik (Doneztebeko BTT Ameztia zentroa). Izena emateko epea zabalik dago 948 450 028 telefonoan. 20rentzako tokia dago, txango bakoitzean.

BTT Ameztia zentroaren webean xehatzen dutenez, hor jasotzen baita informazio gehiago, bide erraza eta atsegina da, ia dena laua. Bide Berdea proposatzen den norabidean eginez, Bidasoa ibaiaren jaitsiera suabea aprobetxatzen da. Tren Txikito zaharraren bidea egiten da, eta handik, herriak gurutzatzen dira, tunelak igarotzen dira eta baserri sakabanatuzko paisaia gozatzen da. Donezteben izango da irteera; ondoko Bortziriak eskualdea gurutzatu eta Gipuzkoako mugan bukatuko da. Bidean, dike txikiak ikusiko ditugu, kiwi sailak eta baita bunker ahazturen bat ere. Bitxia da ibaiaren jauziak gainditzeko izokinei laguntzen dieten ibai-eskalak ikustea. Pío Barojak esaten zuen bezala, “El País del Bidasoa mugarik gabeko muga-lurralde bat da, ibaia topagune eta bateragune duena".

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika