Irundar familiei kontziliatzeko laguntzak ematea aztertzen ari da Irun

Eka, 2020

Irungo Udalak berriki iragarri duenez, uda honetako udaleku programak eta Solas Jolas programa bertan behera geratu dira, segurtasun arrazoiak direla-eta, programa horien barruan zailtasunak baitzeuden segurtasun protokoloak betetzeko; gainera, Udalak kontuan hartu du EUDELek udalerriei udalekuak eta udaleku programak bertan behera uzteko emandako gomendioa.

Bada, Udala zirriborro bat prestatzen ari da dagoeneko, eta, gaur goizean, talde politikoei aurkeztu die, ekarpenak egin ditzaten: beren ardurapean adingabeak (2008tik 2016ra bitartean jaiotakoak) dituztela eta etxetik kanpo lan egin behar dutela-eta udako hilabeteetan (uztailean eta abuztuan) batez ere lana eta familia kontziliatzeko zailtasunak dituzten familientzako zuzeneko laguntza bihurtuko dira haurrentzako udako bi jarduera programa horietarako kontu sailak.

Oporretako bi hilabeteetan adingabeak zaintzeko edo hezteko gastuak diruz laguntzea planteatzen da:

Adingabeak etxean zaintzeko edo hezteko pertsonak kontratatzeko kostuak, kontratua berria edo zaharra den gorabehera

Familiei adingabeak zaintzen laguntzeko enpresak kontratatzeko fakturen zenbatekoak

Irunen prestakuntza ikastaroak egiteko fakturen zenbatekoak

Baldintza hauek bete beharko dira laguntzen onuradun izateko:

Zer adingaberentzat eskatzen den laguntza, adingabe horiek 2008tik 2016ra bitartean jaiotakoak izatea

Adingabeak eskatzailearekin batera erroldatuta egotea

Bi gurasoek edo guraso bakarreko familietako guraso bakarrak lan egitea

Bizikidetza unitate eskatzailearen urteko errenta 50.000 eurotik gorakoa ez izatea

Honako hauek izango dira gehieneko laguntzak familien urteko errentaren arabera:

1. tartea. 25.000 euroko edo hortik beherako urteko errenta: 300 euro bizikidetza unitateko eta hileko

2. tartea. 37.000 euroko edo hortik beherako urteko errenta: 250 euro bizikidetza unitateko eta hileko

3. tartea. 50.000 euroko edo hortik beherako urteko errenta: 200 euro bizikidetza unitateko eta hileko

Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 2tik irailaren 30era bitartekoa izango da.

Beste laguntza batzuk

Kontziliatzeko laguntzez gain, Udala beste hiru ildo lantzen ari da, familiarik zaurgarrienentzat bereziki:

ETEN DIGITALA

- LHko 5. edo 6. maila edo DBH egiten ari diren ikasleen familientzat

- 350 euro gehienez ere ekipamendu informatikoa eskuratzeko eta 50 euro konexiorako

- Eusko Jaurlaritzak gailu digitalak eskuratzeko ematen dituen beken subsidiarioa

- Ikastetxeekiko koordinazioa, beharrak detektatzeko

MASKARAK

25 euro hileko eta 6 urtetik gorako pertsonako

125 euro gehienez ere hileko eta bizikidetza unitateko

Elkarrekin Podemos/IU-EB taldeak aurkeztutako mozioaren emaitza da ekimena, eta aho batez onartu zen azken osoko bilkuran.

PRESTAKUNTZA JARDUERAK

- 14 urtetik beherako adingabeak zaindu edo heztea eta lana bilatu edo lanerako prestatzea kontziliatzeko zailtasunak dituzten familientzat.

- 150 euro gehienez ere hileko eta bizikidetza unitateko.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika