Irun Zuzenean Etxean programak sorpresa dakar ostiralean

Api, 2020

Ostiral honetan #IrunZuzeneanEtxean ekimena itzuliko da, Kultura Sailak eta Men of Rock Musika Elkarteak elkarlanean koordinatutako ekimena, bertako artisten zuzeneko kontzertuak etxetik eskaintzeko antolatua. Aurreko bi edizioetako erantzun onaren ondoren, esperientzia errepikatuko da Instagram sare sozialetik jarraitu ahal izango diren sei emanaldirekin. Aste honetako saioaren berezitasuna da azken emanaldian artista sorpresa bat izango dela, oraingo honetarako bereziki abesti bat interpretatuko duena.

Hitzordua arratsaldeko 19: 00etan hasiko da Urbil Artolaren (@Urbilartola) kontuan; izan ere, Sorotan Belen hasi zenetik hamaika artistarekin lan egin du, eta gaur egun Howdy taldeko kide izateagatik da ezaguna. 19: 30ean Malforta taldeko kanta-idazleak, konpositoreak, gitarra erritmikoa jotzen duenak eta abeslariak, Gorka Santallak (@GorkaSantalla) kontzertua eskainiko du. Hurrengo txanda, 20:00etatik aurrera izango da; Antton Violinst (@anttonviolinist) biolin errepertorio anitza duena, giro klasikoenetatik jazz fusion eta blues doinuak ere jotzen dituena; 20:30ean, Cliché (@cliche_oficial_) izango da, 2019ko udan sortutako pop-rock taldea. Honako kideek osatzen duten taldea: Asier Piera (ahotsa), Rubén de la Iglesia (gitarra-jotzailea) y Ander Sáenz (perkusio-jotzailea). Eurek sortutako abestiak eta beste artisten bertsioak kantatuko dituzte. 21:00etan Iñaki Estevez (@esteveznordrock) musikaria eta gitarra-jotzailea arituko da. Estevezek Olimpia taldea osatzen du, Lur Usabiaga aktorearekin batera.

21:30ean sorpresa

Saioa ez da hor amaituko, ordea, 21:30ean Instagrameko @irun_eko Udal kontutik abestiaren promesatzat hartzen den irundar artista batek oraingo honetarako bereziki prestatuko abesti bat abestuko du.

Kultura Arloak artista horien guztien parte-hartzea eskertu nahi du; nahiz bakarlariak edo taldeak izan, eta aurreko saioetan jo zutenek bezala, eta behin egoera hau gainditu ondoren, Udalak etorkizuneko programazioei begira duen tokiko agendaren parte izango dira.

Ostegunean, La Basu

Musika-eskaintzak egun hauetan beste hitzordu bat izango da apirilaren 30ean, ostegunean, 18:00etan, Gazteartean Gazteria Arloak antolatu duen kontzertua, hain zuzen ere. Aste hauetan egin bezala, Instagram bidez ere emanaldi bat programatu da, galderei erantzunez publikoarekin elkarreragiten duen artista baten laguntzarekin. Oraingoan, La Basuren rap kontzertua izango da, honako kontutik jarraitu ahal izango dena; @gazteartean_Irun.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika