IRUN ROCK JAIALDIAREN BEDERATZIGARREN EDIZIOA IRAILAREN 29AN IZANGO DA

Ira, 2018 Irun, Kontzertuak, Irun Rock Jaialdia

Juncal Eizaguirre Kultura ordezkariak eta Iñaki Estevez Irun Rock jaialdiko zuzendariak CBAn aurkeztu dute udazkeneko musika hitzordu horren bederatzigarren edizioaren kartela. Aurkezpenean hauek ere izan dira: Anne Vadillo (Get In); Luis Carnicero, La Bona Dea taldekide eta gitarrista, eta Joseba Lopetegui hitzorduko ostalari laguntzaile gisa.

“Irunen urtero luzatzen dugu pixka bat uda Irun Rock iritsi arte. Hitzorduak laster hamar edizio beteko ditu eta horrekin finkatzen ari da eremu honetako jaialdien zirkuitua. Alternatiba eta formatu desberdinak probatu ondoren, iaz San Juanen izan genuen esperientzia egokia errepikatu dugu. 100%ean doan ekitaldiaz disfrutatu nahi duen publikoarentzat” adierazi du Juncal Eizaguirrek. Sustatzaileen interesa eta gogo bizia eskertu ditu. Udalaren apustu tinkoarekin batera, Irunek ezaugarri horretako proposamen kultural bat eduki ahal du.

Aurtengo berritasuna izango da hitzordua egun batez egingo dela. Horrela, etortzen diren guztiek programatutako kontzertu guztiez gozatu ahalko dute. Irailaren 29a hautatu da, San Plazan, bi eszenatoki eta hamar talde eta bakarlari baieztatuta daude dagoeneko.

Laster beteko du hamarkada bat bere ibilbidean jaialdi honek, eta bere eszenatokitik maila herrialdeko jaialdi garrantzitsuenetan parte hartzen duten nazionaleko rock/indie panoramaren talde garrantzitsuak pasa dira, hala nola: La M.O.D.A, Belako, Triángulo de Amor Bizarro, Siniestro Total, Angel Stanich, Viva Suecia eta Nacho Vegas.

Gipuzkoako talde bat kartelaren buruan

Aurtengo kartelaren buruan, Zestoako 'Grises' taldea. Talde hori panorama nazionaleko jaialdi punta-puntakoenetan parte hartzen ari da azken hilabeteotan. Ez da izango Irunen jotzen duten lehenengo aldia; izan ere 2016an, Urdanibia plazan San Pedro eta San Martzial jaietako kontzertu garrantzitsuenetako bat izan zen talde horrena. Oraingo honetan Irun Rock jaialdia izango da hirian egon zirenetik argitaratu dituzten azken lanak aurkezteko eszenatokia. Talde hauek osatzen dute kartela: Tav Falco & Phanters Bruns, Vulk, The Lucilles, Oso Fan, Pet Fennec, Iñigo Serrulla, La Bona Dea, Olimpia eta Indidxabak.

Ordutegiak

Aurreikusten diren ordutegiek goizeko eta arratsaldeko kontzertuak bermatzen dituzte. Musika 12etan hasiko da, eta bi orduz, 14ak arte, girotuko du aperitiboa San Juan plazaren inguruan. Bazkaltzeko atsedenaren ondoren, kontzertuan 17:00etan hasiko dira berriro 00:45 arte luzatuko diren emanaldiez. Antolatzaileek adierazi dute ordutegiak egin direla jaialdira joaten diren pertsonek goza dezaten eta inguruko bizilagunek deskantsatzeko eta beraien etxean lasai egiteko eskubidea errespetatzeko, eta ahal den guztietan ekitaldi horrek eragiten dituen ondorioak murrizteko.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika