IRUN KUADRILLAK 2.0

Urt, 2018 Irun, Kuadrilla, euskara, gazteak

Josune Gomezek, Euskara Arloko ordezkariak, eta Urtxintxa aisialdi eskolako Zuriñe Urbietak eta Maite Sagasetak euskararen erabilera sustatzeko helburua duen Irun Kuadrillak 2.0 doako egitasmo berria aurkeztu dute

Euskara Arloak eta beste zenbait instituziok aurrera eraman dituzten ikerketek, aisialdian lan egiten duten eragileek, euskararen normalizazioan garrantzia azpimarragarria dutela ondorioztatu dute, eta baita hizkuntza geletatik kanpora lantzeko beharra dagoela ere. Horregatik, eta 2017ko Aurrekontu Parte-hartzaileetan aurkeztu zen Kuadrillategi programa eskaerari esker, ekarri du Irunera Euskara Arloak Irun Kuadrillak 2.0 izenburupeko egitasmo berri hau.

Proiektu hau, Irungo gaztetxoek, beste gauza batzuen artean hizkuntza ohitura berriak hartzeko sortu da. Euskara eremu formalekin bakarrik lotzetik, beraien eguneroko bizitzan aplikagarria zaizkien tresnen zati ere izatera pasa dadin. Kale ikerketa soziolinguistikoaren arabera, orokorrean euskarak egoera formaletan egin baitu gora, egoera informaletan, kalean, berriz, euskararen presentziak beheraka egiten du.

Hortaz, "Irun Kuadrillak 2.0 egitasmoaren helburua, bertan parte hartzera gonbidatuta dauden gazteei modu informalean, ondo pasaz eta lagun artean euskaraz egin eta ohitura berriak sortzeko eremu paregabea eskaintzea da" azpimarratu du Josune Gomezek. Gainera, ekimen hau kudeatu ahal izateko, Irungo Udalak Gipuzkoako Urtxintxa aisialdiko elkartearen laguntzarekin, heziketa esparruan dinamizazioak, formazioa eta aholkularitza eskaintzen dituen elkartearekin, kontatuko du.

Irun Kuadrillak 2.0 egitasmoa urtarriletik aurrera eta ostiralero arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara Irungo elkargune ezberdinetan gauzatuko da, eta gazteen izen ematearen araberako taldekatzeak gauzatuko dira, 15-35 gaztez osatutakoak. Bertan parte hartzera gonbidatutako gazteak Irungo DBHko ikasleak izango dira, 12-16 urte bitartekoak. Are gehiago, egitasmoan oso presente egongo da gazteak izango direla egitasmo honetan protagonista nagusiak eta hori kontuan izanik gazteei hitza eta partaidetza eskainiko zaie. Zehaztutako espazioak, oraingoz, lau izan dira; Zentroa, Behobia-Artia, Anaka eta Katea.

Halaber, egitasmoan egingo diren ekintzak gazteen adin tarte ezberdinei egokitutakoak izango dira eta hauetan beraien nahi eta interesak oso presente egongo dira. Horretarako egitasmoan parte hartzen duten gazteei tresna ezberdinak eskainiko zaizkie metodologia parte hartzailearen bidez beraien nahiak eta iritziak ere plazaratu ditzaten.

Urtxintxa Aisialdi eskolak gogorarazi nahi izan du gainera, egun jada Urtxintxa taldeko dinamizatzaileak irungo Institutuetan proiektuen aurkezpenak egiten dabiltzala. Hortaz, ekimen interesgarri honetan parte hartu nahi duen orok, urtarrilaren 15etik 19ra bitarte institutuetan izen eman beharko dute.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika