IRUN FACTORY-KO ATEAK ASTELEHENERO IREKIKO DIRA "MAKERS" PROGRAMARI ESKER

Aza, 2019

Bidasoak bizirik-ek, Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean, Makers programa antolatu du bigarren urtez. Horrela, astelehenero, azaroaren 25etik aurrera eta 2020ko otsailera arte, 15:00etatik 19:00etara, ate irekien jardunaldiak egingo dira Irun Factory-n, maker jarduerak ezagutu edo horietan parte hartu nahi dutenentzat. Hau da, prototipoekin, 3D inprimaketarekin, elektronika digital eta analogikoarekin eta abarrekin lotutako jarduerak.

Jarduerak egiten diren bitartean, parte-hartzaileek Irun Factoryko ekipamendu teknologikoa modu tutorizatuan erabili ahal izango dute, sormenerako eta ekintzailetzarako giro egokian.

GABONETAKO TAILERRAK

Jardunaldi hauen barruan, Gabonetako dekorazioa sortzeko tailerrak ere antolatu dira. Horien helburua 16 urtetik gorako pertsonak maker mundura hurbiltzea da. Diseinuaren, laser-mozketaren eta paperezko elektronikaren bidez, Gabonetako irudiak diseinatuko dira, eta paperezko zirkuituak eraikiko dira Gabonetako apaingarriei bizia emango dieten ledak piztu eta itzaltzeko. Tailerrak astelehenero izango dira (azaroaren 25etik abenduaren 16ra bitartean), 17:00etatik 19: 00etara.

Aipatzekoa da, bestalde, Makers programaren lehen edizioa oso arrakastatsua izan zela. Irun Factoryra ehundik gora lagun hurbildu ziren orduan, eta sortzeko modu berriak arakatu, probatu eta ezagutu nahi izan zituzten. Bertaratutakoen profila, gainera, askotarikoa izan zen gainera (bai beren sorkuntzak erreproduzitzera 3D inprimaketaren mundura lehen aldiz hurbiltzen ziren pertsona kuriosoak, bai eta teknologia berriak baliatuta beren diseinuak eta prototipoak 3Dn egiten dituzten ekintzaileak ere), eta hala izatea espero da oraingo honetan ere.

Programa garatzeko hitzarmena Bidasoa bizirik-en, Mondragon Unibertsitatearen eta Irungo Udalaren artean sinatu da, azken horrek jarduerak garatzeko espazioa laga duelarik.

Makers programa CONNECT INNOVACTION BAI! (EFA 077/15) proiektuaren barruan kokatzen da, Maker mugimenduari lotutako teknologia berriak (teknologia digitalak -3D diseinua eta inprimagailuak-, robotika sortzaileak, etab.) jendeari zer potentzialtasun dituzten erakustea helburu duena.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika