IRUN EGUBERRIETAN

Aza, 2017

Badakigu datozen Eguberrietarako merkataritza dinamizatzeko zer kanpaina egingo den. Berriz izango da izotz-pista Zabaltza plazan, baina, aurten, berritasun gisa, hiru txirrista izango dira, 3 metroko altueratik 35 metroan leraz jaisteko aukera emango digutenak.

Txirristak 200 m2-ko patinaje-pista baten ondoan jarriko dira. Zabaltza plazatik atera gabe, bi esperientzia bizi ahal izango dira: patinen gainean eta lera gainean. Bi instalazioak abenduaren 15etik aurrera jarriko dira, eta sarrerak jarduera bakoitzerako bananduta erosi ahal izango dira. Izotz-pistarako sarrerak 3 euro balioko du heldu eta 13 urtetik gorakoentzat, eta 2 euro, hortik beherakoentzat. Txirristetarako, berriz: euro 1, hiru jaitsialdi. Bi atrakzioak batera ere gozatu ahal izango dira. Kasu horretan, 2,50 euro eta 3,50 euro izango da prezioa pistan 20 minutu eta txirristetatik hiru jaitsiera egiteko.

Elur-bola erraldoia

Aurten, berriz dator Irunera iazko eguberrietako arrakastetako bat, Eguberrietako elur-bola erraldoia; hiriko merkataritza guneak bisitatuko ditu. Barruan sartu ahal izango dira irundarrak, barruan elurra egiten duen eguberrietako esfera horien antzera, eta argazkiak egin ahal izango dituzte paisaia elurtuez inguratuta. Besteak beste, Pio XII plazan, Larreaundin, Urdanibia plazan, Palmera Monteron, San Juanen edo Luis Marianon egongo da bola.

Merkataritza animatzeko aurtengo programan, beste protagonista handi bat izango da musika ere: gospel-kontzertuak Ametsa Gazte eta Zaria abesbatzekin, kalea girotzeko antzerkia Coches Locos ikuskizunarekin, eta abar.

Errege-opil erraldoia urtarrilaren 5ean.

Beste batzuetan bezala, urtarrilaren 5ean, goizean, errege-opil erraldoi bat dastatu ahal izango da Luis Marianoko lorategietan, Arbelaiz gozogile irundarrak egina.



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika