Irun

Artea eta sormena bat eginda konfinamenduan

Kultura Arloak jakinarazi duenez, asteazken honetatik aurrera, ekainaren 3tik 14ra bitartean, Marrazketa eta Pinturako Udal Akademiako ikasleen lana ikusgai egongo da Amaia KZren erakusketa galerian. Horrela, kultur zentroak bere jardueraren zati bat berreskuratuko du honako neurriekin; besteak beste, edukieraren kontrola, pertsonen arteko distantziak, bisitariarentzako hidrogela. Beste gela batzuk, hala nola auditoriuma edo hitzaldi-aretoa, jendearentzat itxita egongo dira oraingoz.

Irundar familiei kontziliatzeko laguntzak ematea aztertzen ari da Irun

Irungo Udalak berriki iragarri duenez, uda honetako udaleku programak eta Solas Jolas programa bertan behera geratu dira, segurtasun arrazoiak direla-eta, programa horien barruan zailtasunak baitzeuden segurtasun protokoloak betetzeko; gainera, Udalak kontuan hartu du EUDELek udalerriei udalekuak eta udaleku programak bertan behera uzteko emandako gomendioa.

ONLINE TREBAKUNTZAKO IKASTARO BERRIA MERKATARIENTZAT

Maiatzaren 28ean, ostegunean, 14:00etatik 15:30era honako saioa izango da, “"Estrategias de resolución de conflictos en el comercio”. Nerea Urkola adituak online emango duen hitzaldia izango da; izen-ematea irekia www.irun.org/irun-aurrera webgunean.

LA SALA MENCHU GAL DE IRUN CELEBRA SU DÉCIMO ANIVERSARIO

En este 2020 se cumplen diez años desde la inauguración de la Sala Menchu Gal de Irun. Con este motivo, desde el área de Cultura informan que van a iniciar un repaso de varios de los artistas que han pasado a lo largo de este tiempo por la sala.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika