Irun

OIASSO ERROMATAR MUSEOA ETA LAPURITURRI UDABERRIRAKO PREST

Oiasso Erromatar Museoak eta Lapurriturriko informazio puntuak datozen asteetarako prestatu dituzten jardueren programa ezagutarazi dute, Aste Santua eta eskolako oporraldiak ardatz hartuta. Horrela, hilabete honen amaieratik aurrera, Museoko agendaren barruan, haurrentzako tailerrak, irtenaldiak eta bisita gidatuak eskainiko ditu Oiassok, eta Lapurriturriko informazio puntuak, berriz, zeina Aiako Harria natur parkearen sarreran dagoen, aurtengo denboraldiari ekingo dio hilabete honetan.

“ZURE ABENTURAREN BILA" PROGRAMAREN BESTE PROIEKZIO BAT DA: ZETAREN BIDEA BIZIKLETAZ

Ostegunean, martxoaren 22an, 19:30ean, “Zure abenturaren bila” programaren saio berri bat egingo da Amaia Kultur Zentroko Hitzaldi Aretoan (sarrera, López de Becerra kaletik). Oraingo honetan, "Pamir mendilerroan" ikus-entzunezkoaren emanaldia izango da eta Koldo Zubizarreta eta Ainhoa Pérez Nanclares egingo dute euskarazko aurkezpena. Sarrera doan izango da.

XV. LABURBIRA SENTSAZIOZ JOSITA DATOR

Euskararen Hilabetearen programazioaren barruan Irungo Udalak eta Topaguneak Laburbira euskarazko film laburren zirkuitua antolatu dute Irunen 2018ko martxoaren 15erako, Amaia KZn 19:30ean eta doako sarrerakin. XV. Laburbira 8 film berezirekin dator aurten ere.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika