Otsailaren 5ean, ostirala, Jesus Maria Cormanen "Salvajeza" erakusketarako ikustaldi gidatua egingo da Menchu Gal Aretoan. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta Helena Elbusto erakusketaren komisarioak gidatuko du, artista bera lagun duela.
Otsailaren 5ean, ostirala, Jesus Maria Cormanen "Salvajeza" erakusketarako ikustaldi gidatua egingo da Menchu Gal Aretoan. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta Helena Elbusto erakusketaren komisarioak gidatuko du, artista bera lagun duela.
Atzo, Irungo alkate José Antonio Santano eta Hezkuntza eta Gazteriako ordezkari Santi Jiménez hiriko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako guraso elkarteekin bildu ziren, datozen asteetan hiriko sei ikastetxetako patioetan beste horrenbeste karpa instalatzeko udal erabakiaren berri emateko.
GazteARTEan Expo izeneko programaren barruan, ikasturte berrirako aurreikusita dauden bost erakusketetatik laugarrena bisitatu du Santi Jimenez Gazteria ordezkariak Martindozenea Gaztelekuan, Garikoitz C. Muruarekin batera. Garikoitz Irungo Udaleko Gazteria Sailak 2015etik antolatzen duen ekimen honen koordinatzailea da eta Amets Zalakain ere bertan izan da. Lurgi Zalakain ahizparekin batera, biek forma eman diote jarduera berri honi.
Miren Echeveste Berdintasuneko ordezkaria eta Miguel Angel Páez Ogasun eta Ondareko ordezkaria Istillaga plazako 8 zenbakian kokatutako lokaletan izan dira gaur goizean, Irungo Emakumeen Etxearen behin betiko kokalekua local horiek izango direla iragartzeko. 280 m2-ko udal-jabetzako lokalak dira, eta berehala abiarazi ahal izango da lokal horiek gaitzeko proiektua.
Irungo Udalak enplegua bultzatzeko bi ildo garrantzitsu berretsi ditu, Hiri Bultzada, Ekonomia eta Ogasun arlotik egiten ari den apustuaren arabera: sektore publikoko eta hirugarren sektoreko entitateetako aldi baterako kontratazioak, eta hiriko enpresetan kontratatzeko laguntzak.
Herritarrek egindako eskaera bat jasoz, Oinaurren oinezkoen mugikortasuna indartzen ari da Piketazaharra kaleko espaloi berri batez. Irisgarritasun-lanak amaitu dituzte Katea Landetxa auzoko 'Errepublika' eraikinean, eta argiztapena guztiz berritu da Santiagon