'IRRADAK' DANTZA IKUSKIZUNA EKAINAREN 10EAN, ITSAS ETXEAN

Eka, 2018 Hondarribia, dantza, Itsas Etxea

"Ikuskizuna nortasun eta izaera ezberdineko dantzen bidaia da. Iberiar penintsulatik abiatu, mugimendu jokoso eta kaletarrago batetik pasa eta euskal kulturaren sustraietaraino iritsiz. Perkusio, erritmo, mugimendu eta sentimenduz beteriko hiru dantza lengoaia ezberdin hauek oinarri harturik norgehiagoka, maitasuna, talde jolasak eta indarra agertuko zaizkigu... Erraietatik atera eta bihotzetara iristeko dantza Irradak".

Horixe da Alurr dantza taldeak luzatutako gonbita. Emanaldia 20:00etan hasiko da. Sarrerak Arma Plaza Turismo Bulegoan edo Kutxabanken webgunean eskura daitezke, 5 euroan arruntak, 10 euroan 18 urtetik beherakoenak.

Sarrerak online erosteko: kutxabank web gunean

CURRICULUMA

Alurr Dantza Taldea Ibarran (Gipuzkoan) egoitza duen dantza talde bat da.Talde honek 1995ean hasi zuen bere ibilbidea eta dantza tradizionalaren irakaskuntza oinarritzat harturik proiektu pertsonal bat eratzen joan da orduz geroztik, beti ere dantzatik baino areago dagoen ikusmira batekin. Koreografo ospetsu eta dantzari gazteen ekarpen berriztatzaileek, euskal pausu eta dantza tradizionaletan oinarritutako koreografia berriak sortzeko aukerak ahalbidetu ditu.

Dantza tradizional, klasiko eta garaikideak elkartu eta alderdi hauek gure musika, erritmo eta jantzietara eramaten ditugu. Antzeztokiko estetika ere mailarik altuenean zaintzen saiatzen gara. Lan honen ondorio dira urtez urte Alurrek antzeztokietara eraman dituen ikuskizunak: Sua (2008 ), Oinazez (2010), Izanak Dirau , 1512 (2012), Uztartuz (2012) eta Soinaz (2013), Bi punturen artean (2015 ), Maruxak, sorginkeriaren sorterri ( 2017), Irradak (2017).


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika