IREKITA INAUTERIETAKO VIII. ERAKUSLEIHO LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO EPEA

Urt, 2018 Hondarribia, inauteriak, lehiaketa, erakuslehio

Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak “Hondarribiko 2018ko Inauterietako VIII. Erakusleiho Lehiaketa" antolatu du. Helburu nagusiena merkataritza herriko biziaren partaide egitea da, eta ondoen apainduak dauden establezimenduei saria emango zaie.

Izenematea BAZen egin beharko da gaurtik, aste osoan zehar. Ezarritako epetik kanpo bidalitako izenemateak gutxietsita geldituko dira.

Erakusleihoen apainketak otsailaren 5etik 13 arte egon behar du. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute kalera ematen duen erakusleihoa duten establezimendu guztiek, baldin eta martxan baldin badaude.

Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan. Erakusleiho onenentzat hiru sari izango dira, 450, 300 eta 200 eurokoak. Sari hauei dagokien PFEZ kenduko zaie.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika