IRAILAREN 19AN PILOTA JAIALDIA IZANGO DA JOSTALDI PILOTALEKUAN

Ira, 2020

Irailaren 19an Jostaldi pilotalekuan profesional mailako pilota partida jaialdia egongo da. Olaizola II eta Zabaleta Ezkurdia eta Arangurenen aurka lehiatuko dira besteak beste. Jaialdia arratsaldeko 20:00etan izango da.

Juan Luis Silanes Kirol zinegotziak esan duenez, “jai ekitaldirik ez da egongo aurten jaietan. Hala ere, beste herri askotan egin den moduan, eta adibidez Masters Caixabank udako jaialdian egin den bezala, osasun eta segurtasun neurri guztiak beteta, Hondarribian irailaren 19an pilota partida antolatuko dugu”.

Sarrerak 20 eurotan salgai daude ARMA PLAZAko Informazio puntuan eta Matxin Artzu kaleko turismo bulegoan, (10€ 18 urtetik beherakoentzat).

Internet bidez https://tickets.kutxabank.es/janto/main.php?idProvincia=20# gunean ere eros daitezke.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika