Iparraldeko Orkestra sinfonikoaren kontzertua martxoaren 13an

Mar, 2020

Hendaiako Herriko Etxea eta Ravel Akademiarekin elkarlanean, Iparraldeko Orkestrak Mozart, Haydn, Webern, eta Bartok ohoretan jarriko dituen kontzertua aurkeztuko du martxoaren 13an (ostirala), Bixintxo elizan.

Emmanuel Coppey, biolin jolea, eta Natanael Ferreira, biola jolea, biak 2018ko Ravel Akademiaren saridunak eta Iparraldeko Orkestraren saridunak, bakarlari ariko dira Iparraldeko Orkestra Sinfonikoaren musikarien ondoan, orkestra ganbera talde gisa ariko delarik.

Mozart-en sinfonia kontzertante ospetsua joko dute; obra horretan, Mozart-ek antzetsuki nahasten ditu biolinaren tinbrea eta biolarena. Tonalitate aldakorreko egitarau batekin, oraingoan Ekialdeko Europara eramanen zaituzte musikariek.

Iparraldeko Orkestra Sinfonikoak, hemen, jadanik ibilbide harrigarriak dituzten eta etorkizun handiko diren bi musikari gazte ohoratzen ditu.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika