‘INTOCABLES" ANTZERKIA LARUNBATEAN AMAIA KULTUR ZENTROAN

Urt, 2021

Larunbatean arratsaldeko 19:00ean, Irungo Amaia Kultur Zentroan ‘Intocables’ antzezlana ikusi ahal izango da. Sarrerak 7,75 eurotan saltzen dira jadanik.

SINOPSIA

Aristokrata aberats bat, istripu baten ondoren, tetraplegiko geratu da, eta kartzelatik irten berri den gazte marjinal bat kontratatu du zaintzaile bezala. Errukiz edo onberatasunez tratatzen duten zaintzaileez nazkaturik, gazteak errukirik ez duela ikusi du eta horixe da gustatzen zaiona. Elkarrekin nahastuko dituzte Vivaldi eta rap musika, hizketa dotorea eta kaleko jargoia, jantzi garestiak eta txandal galtzak. Azkenean elkar ulertzeko talka egin duten bi mundu.

90 min / Gaztelaniaz

Zuzendaria: Gabi Losada

Antzezleak: Roberto Álvarez, Jimmy Roca, Begoña Maestre e Iker Lastra.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika