IÑIGO ALZUGARAYREN ‘AMETSETAN’ LANAK IRABAZI DU JAIETAKO ARGAZKI LEHIAKETA

Abu, 2019

Ezagutzen dira jadanik zeintzuk izan diren 2019ko Jai Nagusietako Argazki Lehiaketako irabazleak.Iñigo Alzugaray-ren ‘Ametsetan’izan da lehen saria jaso duena, Omar Igualen ‘Balcón marinero’ geratu da bigarren, eta Oscar Gasconen ‘Etxenagusia Margolari kalea’ hirugarren. Denetara 52 argazki egon dira lehian.

Epaimahaiaren kideak Estitxu Ortolaiz, Floren Portu eta Mikel Etxeberria argazkilariak izan dira, eta Goio Uriarte idazkari lanetan egon da.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika