INDUSTRIA SORTZAILEEN AZOKA ETA SEKTORE HORRETAKO LEHEN KATALOGOAREN AURKEZPENA IRUN FACTORYn

Aza, 2018

Irungo Udalak hiriko industria sortzaileen lehen katalogoa argitaratu du: herriko berrogeita hamarren bat enpresa jaso dira argitalpen batean. Gainera, datorren ostiralean, azaroak 30, Industria Sortzaileen Azokaren 6. edizioa egingo da Irun Factoryn, eta lurraldeko sei enpresek parte hartuko dute.

Irungo Udalak hiriko industria sortzaileen katalogo bat argitaratu du. Bestalde, datorren azaroaren 30ean Industria Sortzaileen Azokaren VI. Edizioa egingo da Irun Factory-ren instalazioetan, Palmera Monteron (Loidi Bizkarrondo, 8).

Irungo industria sortzaileen katalogoa

Katalogo horretan izaera sortzailea edo berritzaile duten hiriko 51 enpresa jasotzen dira. Zazpi jarduera-arlotan banatuta daude: argazkia eta bideogintza; arkitektura eta interiorismoa; online marketina eta garapen digitala: komunikazioa, ekitaldien sorkuntza eta diseinu grafikoa; software espezifikoa; bideo-jokoak, apps eta ikus-entzunezkoen ekoizpena; eta 3D diseinua eta inprimaketa. Izen horiek guztiek elkarren artean lotura estua dute eta horrek justifikatzen du katalogo horretan agertzea: enpresei zerbitzuak ematen dizkie.

Proiektu honen bitartez lortu nahi dena da produktu edo zerbitzu sortzaileak sortzen beren jarduna oinarritzen duten ekimenak zein diren berehala identifikatu ahal izatea. Udaletik bilatzen dena da hiriko enpresek "etxeko" beste enpresa batzuetan laguntza bila dezatela beraien jarduna indartzeko. Proiektu horrek lortu nahi duena da baita ere kontaktuen sare bat sortzea, era horretan, hasten ari diren ekimen haiek lanean jar daitezen laguntzeko edo sendotuago dauden proiektuen kasuan ezagunagoak egin daitezen.

Katalogo horrek hasiera batean 500 aleko tirada du eta hiriko enpresetara bidaliko da. irunon.irun.org web atarian ere egongo da, Irungo Udalak sustatzen duen jarduera ekonomikoen atarian.

Industria Sortzaileen VI. Azoka

Katalogo hori aurkitu ahal izango den beste puntuetako bat Bitamine Faktoriaren eskutik Irungo Udalak antolatzen duen Industria Sortzaileen VI. Azoka da. Hitzordua datorren azaroaren 30ean, ostirala, da Irun Factory instalazioetan. Batez ere hiriko eta inguruetako ekintzaile eta enpresei zuzenduta, goiz batean gure lurraldeko puntu desberdinetatik etorritako sei enpresa eta elkarte bilduko dira berrikuntza eta sormenaren inguruan izan dituzten esperientzia arrakastatsuak elkarrekin partekatzeko.

Enpresa gonbidatuek beren jarduna batez ere Gipuzkoan zentratzen dute baina kasu batzuetan Nafarroan ere bai.

Irun Factoryn ondorengo enpresak egongo dira:

Dibulitoon Studio irundarra, ikus-entzunezkoen produktorea;

Deriva Sailmakers, bela-fabrika familiarra, ehun nautikoetan oinarritutako produktuen tailer bezala birmoldatua.

Eureka Reziklarte, vintage estiloko altzari eta objektuen denda;

Hartea, berrikuntza eta artisautza tartean dabilen negozioa;

Lufe altzariak, altzari fabrika eta online denda;

Eta Undermount, sormena eta garaikidetasuna lantzeko mintegi kulturala.

Orokorrean enpresa txikiak dira, zerbitzu berezi bat eskaintzen dutenak alor desberdinetan, alegia, kultura, diseinua, kontsumo arduratsua edo ikus-entzunezko komunikazioa. Azokaren formatuak esperientzia bakoitza stand batean kokatzen ditu eta ondoren publikoki aurkezten dira gainerako enpresa eta bertaratutako publikoaren aurrean. Haien jarduera ezagutzeaz gainera, enpresek hitzaldi/elkarrizketa batean parte hartuko dute, "Herederos de Rowan" komunikazio agentziak zuzendua, komunikazio kanpainak egiteko garaian erabili beharreko praktika onei buruz. Edizio honetan, bestalde, Eusko Jaurlaritzako kultura eta hizkuntza politika departamenduko Sabino Goitia Goyenechearen hitzaldi bat ere izango da: "Especialización inteligente en las industrias culturales y creativas: contexto e instrumentos".

Sarrera doakoa da eta jardunaldiaren ordutegia 10:00h-14:00h bitartean.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika