INDIANA JONES IRUNGO OIASSO MUSEOAN

Aza, 2019 Oiasso, Irun, Indiana Jones, Plan de ocio

Etxeko zinemazaleei ikaragarri gustatuko zaien erakusketa berri bat inauguratu zuen Irungo Oiasso Museoak. Arrasto bat emango dizuegu, Altxor galduen bila” du izenburua eta asmatuko zenuen bezala, zinemako arkeologo opetsuenari egiten zaio omenaldia, alegia Indiana Jonesi.

Erakusketa fikziozko pertsonaiari egiten zaion omenaldi gisa prestatu da, publiko orokorrari arkeologia hurbiltzeagatik. Oiasso Museora hurbiltzen bazara (Eskoleta karrika 1), ikusiko duzu nola eraiki duten hangar bat, Jones doktoreak berreskuratu dituen erlikia guztiak gordetzen dituena. Indiana Jonesen abenturen lau filmetan: “Kutxa galduaren bila”, “Tenplu madarikatua”, “Azken gurutzada” eta “Kristalezko burezurraren erresuma” agertutako objektuen erreplikak aurkituko ditugu bertan, bai eta 30., 40. eta 50. urteetako hainbat objektu ere, filma horiek girotzeko erabili zirenak.

Gainera, arkeologiaren errealitatea eta zinearen fikzioa kontrastatzeko aukera ematen du erakusketa honek. Indiana Jonesen irudia Percy Fawcett, Howard Carter, Sylvanus Morley edo Vendyl Jones bezalako esploratzaile, arkeologo eta abenturazaleengan dago inspiratu , haiek hainbat espedizio eta indusketa egin baitzituzten Hegoamerikan eta Ekialde Hurbilean XX. mendearen lehen erdialdean antzinako altxorren eta erlikien bila. Gaur egungo arkeologoak modu sistematikoan eta metodo zientifiko batean oinarrituta lan egiten duten ikertzaileak dira, iraganeko gizarteak eta haiek izan zituzten aldaketak adierazteko hondakin materialen bidez.

Esan bezala, zinema gustukoa baduzu eta “Indiren” zalea bazara, erakusketa hori bisitatu behar duzu.

Non? Irungo Oiasso Erromatar Museoan

Sarreraren prezioa? Sarrera doan!

Noiz arte? Erakusketa irekita egongo da 2020ko urtarrilaren 12ra arte

Jarduera hau Irungo Oiasso Museoaren, Kataluniako Museu d’Arqueologiaren, Arqueoxarxa Kataluniako museo katalanen sarearen eta Ruben Molins Productios komisariotzaren arteko lankidetzaren arteko emaitza da.

Informazio gehiago:www.oiasso.com


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika