INAUTERIETAKO EKITALDI UGARI HONDARRIBIAN

Ots, 2019 Hondarribia, inauteria

Dena prest dago Hondarribiko Inauterietarako. Ostegunetik astelehenera zentratuko dira jarduera gehienak, eta haien aurkezpena gaur egin dute Udaletxean Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak eta Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak. Protagonista nagusia igande goizeko desfilea izango da baina eskaintza zabala dugu Hondarribian datozen egunetarako.

Txomin Sagarzazu Alkateak adierazi duenez, “eskerrak eman beharrean gaude Inauterietan era batetara edo bestera parte hartzen duten elkarte eta norbanako guztiei. Musika eta Dantza Eskola, Emeki Elkartea, Udaleko Kultura eta Gazteria departamentuak, desfilean parte hartzen duten norbanako eta elkarteak, bere dendetako eskaparateak atontzen dituzten merkatariak…. Denen artean giro egokia egotea lortzen dugu eta orain eguraldi onak jarraitzea da geratzen zaiguna” dio Sagarzazuk.

Juan Luis Silanes zinegotziak ostegunetik astelehenera egongo diren ekitaldiak zerrendatu ditu:

Martxoak 5 arte: ARMA PLAZAn kartel lehiaketan parte hartu duten lanen erakusketa. Astelehenetik larunbatera 10:00etatik 18:00etara irekitzen da eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara.

Otsailaren 28an, osteguna: Alde Zaharrean zehar, 18:00etatik aurrera Hondarribiko Musika Eskolak antolatuta ikasleen Inauteri Kalejira.

Martxoaren 1ean, ostirala: 18:00etatik aurrera, Gazteria arlotik, Puntaleko eraikinean, Inauterietako Mozorro Festa.

Martxoaren 2an, larunbata:

9:00etan Saindutik abiatuta: Emeki Elkarteak antolatuta, Mairuak Baserriz-Baserri.

12:30ean, Abiyuan Txaranga herriko kaleetan zehar ariko da.

14:30ean, herri bazkaria Arma Plazan. Ezinbestekoa izango da mozorratua joatea. Sarrerak 10 eurotan TTOPARA Kafetegian eta ETXEBERRIA tabernan.

15:30ean, Euskal Inauteria Baserriz-Baserri, Meakako Adixkideak Dantza Taldea eta Egoipar Meaka Euskal Dantza Taldeen eskutik.

18:00etatik 24:00etara, Alde Zaharrean, “La 3” taldeak antolatuta, Peña Poteo txarangarekin animazioa, eta DJ Kanuren animazioarekin.

Martxoak 3, igandea: 10:30ean hasita, Inauterietako desfilea: Arma Plaza, Minasoroeta, Sabin Arana Goiri, Bernat Etxepare, Zuloaga eta San Pedro kaleak zeharkatuko dira.

Martxoak 3, igandea, arratsaldeko 17:30ean, Arma Plazako karpan, , haurrentzako Potxin eta Patxin pailazoen “Zirkoko izarrak” ikuskizuna (euskaraz).

Martxoak 3, igandea 19:30ean: Itsas Etxea Auditoriumean Txalo antzerki taldearen “Descansa en paz”, helduentzako antzerki emanaldia gaztelaniaz (6 €, 18<: 3 €).

Martxoak 4, astelehena: 19:30ean Udaletxeko Areto Nagusian, Inauterietako sarien banaketa.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika