INAUTERIAK HENDAIAN

Ots, 2018

Hurrengo tsailaren 17an, larunbata, Hendaiako ihauteriak iristen dira. Ez ezazu galdu desfilea eta kontzertuak. Hona hemen 2018ko agenda.

11:00etan: Euskal dantzak eta beste animazioak izanen ditugu Sokoburuko merkatuan eta hondartza aldean, Akelarre eta Mutxiko Elkarteen eskutik, .

16:00etan: Desfilearen abiatzea Gaztelu zahar pilotalekutik. Zatozte mozorrotuak!

Muthiko Alaiak, Patxaranga, Goloka, Zarpai Banda musika taldeak arituko dira karroen artean giroa sortzen.

Ibilaldia bukatzean, Herriko Etxeko plazan, Zanpantzar erreko dute.

-Karpa azpian: krakada haurrentzat, baita talo, ogitarteko, patatak eta ostatua izanen dira denentzat Ikastolarekin eta Akelarre elkartearekin.

20:00etan: kontzertua Inglorius Bask taldearekin! (gauerdi arte).

.

Paperezko egitaraua eskura dezakegu otsailaren 12tik goiti

.

Bestalde: otsailaren 10etik 24a arte zabalik da Hendaiako mediatekan eskoletako haurrek apaindu maskaren erakusketa.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika