IKUSMEN MURRIZTUA DUTEN PERTSONEN INGURUAN ERAKUSKETA IRUNEN

Api, 2019

Ikusmen murriztua duen pertsona batek nola ikusten duen ulertzea zaila suerta daiteke. Ezagutza-ezagatik, ikusmen akatsak ugariak izan daitezkeelako eta ikusmen galera maila ezberdinetan adierazi daitekeelako. Elkarteak garatu dituen Tengo Baja Visión eta Tengo Baja Visión VR doako aplikazioek ikusmen murriztua duen pertsona baten lekuan jartzeko aukera ematen dute.

Retinosis Gipuzkoa Begisarek Palmera Montero Gunean eta apirilaren 1etik 13ra arte Ikusmen Murriztua bizi ezazu erakusketa jarriko du ikusgai non egoerari buruzko informazioa ezezik ikusmen murriztuarekin ikustea ahalbidetuko da. Horretarako, partehartzaileak Tengo Baja Visión VR aplikazioa bere smartphonean deskargatu, frogatu behar duen sintoma eta bere garapen maila hautatu, mugikorra eskura izango dituzten VR betaurrekoetan sartu eta berauek jartzea besterik ez dute egin beharko. Proiektuari buruzko informazio gehiago eta VR betaurrekoen beharrik gabe mugikorraren pantallaren bitartez simulazioa ikusi nahi izanez gero Tengo Baja Visión aplikazioa deskarga dezakete.

Ikusmen murriztuaren ezagutza zabaltzeko, elkarteak, herritarrei ikusmen murriztua zer den, bereizgarria zertarako den eta ikusmen murriztua duten pertsonekin nola jardun azaltzeko hitzaldia bat antolatu du, zehazki apirilaren 4ean arratsaldeko 18:00ean izango de Palmera Montero Gunean.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika