“Ikaste oporraldia” urraspidea abian da

Uzt, 2020

Uda honetako aisialdi harrerarako eman duzue zuen haurraren izena eta haurrak Herriak proposatu urraspide hau balia lezake.

Oporraldi honetarako, Herriak “aisialdi harrera ikastunak” antolatu ditu Haurtzaroaren Etxeko aisialdi harreraren bidez (Intzurako ama eskolan), Lizardi Txikiko aisialdi harreraren bidez eta Haizpean aisialdi harreraren bidez (Lizardiko lehen mailako eskolan).

Baliabide hori nazio mailako “vacances apprenantes” (Ikaste oporraldia) planaren barnean da “ma colo pour l’été” udaleku programarekin batera.

Harlekuetan, talde txiki-txikitan antolatu lantegiek honako gaitasun hauek areagotzen lagunduko diete haurrei:

talde bizitzara lasaiki berriz egokitzea

mugitze jardunei berriz ekitea, batez ere aire zabalean

ingurumenarekin berriz lotzea

autonomia berriz eskuratzea

eskola maila altxatzea gaitasunak berriz ere landuz.

Interesekoa bazaizu, aisialdi harreren zuzendariei jakitera eman iezaiezu.

Informazio gehiago Hezkuntza Ministerioaren webgunean

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika